Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zorte txarragoa izan zuen azken taldeak, Madrilen bizi diren errioxar lagunek. Berria - Kultura 2004-02-28
Titin III errioxar pilotariak badu goraipamen egun hautan. Herria 2004-01-22
Luciano Arrabal errioxarra nagusi Mungian, estreinakoan. Berria - Kirola 2004-02-17
Errioxarra da eta Donostian du bere bizipidea, informatikan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 68. orr.
Haietako bat katalana zen, Sabadelleko fabrika batzuen ordezkaria; bestea, ardotarako tartratoak saltzen zituen errioxar bat, eta azkena andaluz bat, Madrilen bizi eta tresna elektrikoak saltzen zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.
Gero errioxar hori Deustura etorri zen egonaldi bat egitera. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 176. orr.
Jesus Angel Tobias Santo Domingo, 28 urteko errioxarra. Berria - Euskal Herria 2004-06-08
Azkaindarrak errautsi du Errioxarra Eibarren 45 minutez eta 6 kintze sakez. Herria 2001-04-05
Errioxarrak sei denboraldi daramatza Bizkaiko taldean. Berria - Kirola 2004-02-11
Entzule asko eta asko, Errioxatikoak eta Nafarroakoak ziren: eskerrona gustura azaltzen zuten errioxar eta nafar jatorrak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 136. orr.
Partida 2-2 zegoenean sartu zen zelaira Osasunaren harrobitik igotako erdilari errioxar gaztea, eta hiru minutu geroago garaipenaren gola sartu zuen. Berria - Kirola 2004-10-19
Titin errioxarra eta Imaz segurarrak pare ona moldatzen dute eta partida asko irabazten. Herria 2001-05-03
Beste tragoxka bat egin nion errioxar ardo beltzari. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 74. orr.
Bertan, errioxar ardoaren inguruan hainbat emanaldi egingo dituzte egun osoan. Berria - Kultura 2004-08-18
Guadalajaran, han izan zituan Nafar-Errioxar Miliziak, hantxe asaltoko guardiak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.