Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errio iz ibaia; itsasadarra.

Begiekin haien aparrari jarraitu nien, errioaz beste alderaino.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 47. orr.

Ardatz nagusitzat errioa harturik (Oria ibaia zehazki), Usurbilgo (Gipuzkoa) Aginaga auzoko pasadizoak, hitzak eta esamoldeak jasotzen dituen liburua osatu du Jabier Pikabea Aizpurua usurbildar poeta eta ikertzaileak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Bizkaiko Zubiaren bide paraleloa egiten zuen motoran zeharkatu zuen Joseluk errioa, eta ontziak txopa estalia zuela esker, sargori osteko zaparrada trinkoak ez zuen zeharo blaitu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 143. orr.

Apirilaren azken egunean gureek errioko ezkerreko bidea libre utzi zuten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 99. orr.

Mundakako errioak -errioari itsasadarra esaten diote orain- fama txarra du, zeren eta haizea hirugarren eta laugarren koadranteetakoa izanez gero gaitz egiten baita belak maniobratzea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus