Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errinozero 1 iz ugaztun apodun belarjalea, handia eta zango-motza, azala gogorra, lodia eta zimurra duena, sudur gainean adar bat edo bi dituena (Rhinoceros).

Adarbakarra deitu izan zaio errinozeroari -Rhinoceros unicornis deituari, greko eta latineko deitura itzuliz sudurrean adar adarbakarra deituari- eta, batez ere, adarbakarra deitu izan zaio unikornio izenez hain ezaguna den animalia mitologikoari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 202. orr.

Ekainen zaldia da nagusi, baina bisonteak, hartzak eta errinozeronteren bat ere irudikatuta daude bere hormetan.  Berria - Kultura   2004-11-27

Afrikako azken errinozeroa hilarazi zuen niretzat, haren adarraren hautsa edukitzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 96. orr.

Osaba Vernon eseri egin zen berriro, errinozeroa bezala arnaska eta bere begi txiki eta zorrotzen ertzetik Harryri begira. Errinozero batek adarka jotzen duen modu berean sartu zidalako atzealdetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Pompidouk, Errepublikako presidente guztiek bezala, elefante baten oroimena zuen, eta errinozero baten amorrua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Hurbildu egin nintzen, nahikoa harriturik, algodoi-fardelak eta errinozeroen adarrak garraiatzen zituzten morroiak bazterrera bultzatuz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Malanttoniren aharrak errinozeroarenak bezain beldurgarriak ziren, zinez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Afrikako errinozero beltz basatiak ugaritu egin direla esan du WWF erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Gainerakoek ikasgela txikitzeari ekin zioten, errinozero erotu bat baino eraginkorrago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.

Haserretzen zenean sudur zuloak ireki eta itxi egiten zitzaizkion errinozero amorratu baten antzeko soinua eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Errinozero figurak islatzen dituzten bi grabatu ezkutu.  Berria - Kultura   2006-02-17

Goseak errinozero azalpean bezala su hartzen zuen desira bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.

Nahiz eta ez dugun oraindik horrelakorik ikusi, suge haragi, ximino burumuina ala errinozero adarrak, omen, errexki aurki ditzakegu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus