Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Manikura egiten zuen neska ilehoriak betileak errimel apur batez apaindurik zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.
Zilar koloreko errimelak probatzen ari nintzela, aterkien sekzioan bikote batek atentzioa eman zidan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 43. orr.
Azkenik, errimela, betile amaiezinak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.
Orduan, esan ezpainak frantsesezko irakaslearen etxean errimelez pintatu zenituela marikoia zarelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 271. orr.
Aurkikuntza hori baino lehen, egunez egun handiagotzen zen errimel orban iluna utzi nuen sofaren besoaren gainean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 194. orr.
Kanpoko ispiluan begiratu diot neure buruari, errimela oraindino betileetan dagoela egiaztatzeko. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 23. orr.
Errimel ez oso zuzen ezarriak eta soberako pinturak huts eginik zioten bisaia gogortua eztitzeko lanetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 250. orr.
Esan zidan badela errimel bat malkoekin zabaltzen ez dena, baina ez zuela erabili nahi izan, agurrean niretzat ahalik eta patetikoen gertatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.