Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere txanda iritsi denean, Angela aurrera abiatu da pauso errime eta seguruz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 77. orr.
Kontsumoa gure apeta txiki batzuek asetzeko tresna izatetik guztion bizitzaren oinarri izatera iritsi denean erori da koherentziaren zutabe errimea gure kontzientziaren oinpeetatik. Pako Aristi «Note book», 2005 - 55. orr.
Motorren zarata errimea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 89. orr.
Portugaleterako enbarkaziora igo zen, ordurako motorrak martxan zituela, altzairuzko sabeletik orroa errimeak entzuten baitziren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 404. orr.
Errimea izan behar zuen honek aurreskuak jotzen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 26. orr.
Gure suhia ez da errimea esplikazioak ematen, eta ni beti enteratzen naiz azkena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 91. orr.
Aintzat hartuko ditugu ageriko lau horiek eta Cambacérès magistratua, berori izan baitzen kode proiektu zenbaitzuen egile eta maizenik ere, Napoleonen aholkulari errimea lege gorabeheretan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.
Botila ardoaren inguruan kartetan hasi ziren, errime solasean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.
Alboan eserita Bilboko egunkari ezaguneko zine kritikoa, Luis Mari, errime zurrunka. Berria - Kultura 2004-11-28
'Zergatik?' galdetu zuen Maitek ere errime. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 347. orr.
Argi eta errime esan zuen, Ustedes están aquí, Bizkaiko itsaso bazterra seinalatuz arbeleko mapan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.
Muino gainean haizea errime sentituko duzue. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 260. orr.
Kalaportuko jendeak errimeago egiten zuen, itsasoko haizeak hitzak hain erraz eraman ez zitzan agian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 194. orr.
Halako batean, azkazalak bizkarrean sartu eta errimeago astintzeko eskatu dit. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
Batbatean, oso errime entzun zen oihua: [...]. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 104. orr.
'Ba gerrak garbituko ditu gauzak!' aldarri egin zuen aitak ezkaratzetik oso errime. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 9. orr.
errime esan (3); eta errime (5); oso errime (4)