Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertsoa berbaldi bat da, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen dena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 81. orr.
Kantatzen, errimatzen eta neurtzen dakienak, bat-bateko bertsogintzaren gutxieneko arau teknikoak betetzen ditu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 81. orr.
Errimatzen zituen, adibidez, "libertatia" eta "tristezia". Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 60. orr.
Edonor bertsogile bihurtzeko, potorik egin gabe errimatzea da lehen baldintza. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.
Olerkion formari buruzko ohar batean ikasi zuenez, lehenengo lerroa, bigarrena eta laugarrena elkarri lotuta zeuden: errimatuta behar zuten; hirugarrena, berriz, librea zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.
"Graka" eta "kaka" errimatuz ostera, egin daiteke itsasoari buruzko poesia. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.
Peñak, Oñatin, "Toshack" eta "bazetoxak" errimatu zituen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 25. orr.
Bertsogintzan errimatu, neurtu eta kantatzeaz gain zerbait aurkitzen ez duenak nekez eutsiko diola bertso-lanari. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 52. orr.
Neurtuz eta errimatuz kantuan ari den hura bertsotan ari da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.
Diotena diotela, errimatua den ber, onarpen suerte bat sortzen zaigu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.
Gizaseme ahots gordin marrantak "ez, ez dugu onetsiko!" aldarri eginez eman zion amaiera bere hitz-erauntsi errimatuari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 268. orr.
Topikotik bezainbeste du egia gordinetik, hasierako esaldi errimatu horrek. Berria - Kirola 2006-03-08
Nire afizio nagusia bertsoak idaztea izan baita eta da oraindik, bertso errimatuak. bertso eta kopla neurtu eta errimatuak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 283. orr.
Eguzki pirata honenganako jarrera erabat anbibalentea, beraren planeta gatibuak zirelarik, zorrotz adierazia dago Katuloren biko errimatu elegiakoetan: [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.
Amurizak, hiztegi errimatu osoagoa eskaintzeaz gain, irizpide bat eman zigun. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 125. orr.
Bere hiztegi errimatuan, familia bakoitzeko errimak, nahasian etorri ordez, gramatika-kategoriatan banaturik zetozen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 125. orr.
errimatu egiten (4); hiztegi errimatua (4)