Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errimadun izond errimatua dena, errima duena.

Nabari zenez, idazkariak bazekien hizkera errimaduna erabiltzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 349. orr.

Fantasia bitxi haietako notek bezala, hitzek ere (izan ere, eta ez gutxitan, bat-bateko hitz errimadunez laguntzen baitzuen musika), larritasun artifizial handieneko une batzuetan bakarrik ikus daitekeen kontzentrazio horren emaitza behar zuten izan, lehenago ere aipatu dudan egoera berezi horrena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 42. orr.

Atsotitz askok antzeko egitura dute: bi perpaus elkartzen dituzte, bi ideia, bi periodo; errimadunak, gehienetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 49. orr.

Gauza jakina da Koranean ere prosa errimadun zoragarria erabiltzen dela, eta horrela musulmanek arabiar literatura apaintzeko lan nabarmena egin zutela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus