Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errima 1 iz bertsoetan eta, hoskidetasuna. ik puntu 18.

Erritmoa, errima, aliterazioa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 64. orr.

Errima eta neurria, esate baterako, poesiaren eta bertsogintzaren berezko osagaiak dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 17. orr.

Bertsotan alderdi asko zaudek: teknikoak, errima eta neurria bezala, eta beste.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

-Lau, bost, eta baita bederatzi errimako estrofak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Besteak beste, "ei" errima oso hitz gutxik betetzen dutelako euskaraz.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.

Antzina-antzinako kantuak albora utzita, metrika aldetik oso gorabeheratsuak baitira horiek, gainerako estrofa moldeek silaba kopurua eta errima dute oinarri.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Errima horiekin ezin, inola ere, bertso onik osatu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 60. orr.

Bertsolariak bat-batean, gai horri eta errima horretan erantzun beharko dio.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.

Hortik datoz errima borobil eta sendoak, peau, haut, chaud.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 120. orr.

Gainera, errima baldarrak ateratzen zitzaizkion etengabe: rincón, acordeón.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Mikroaren aurrean kezka bakarra errima onak eta bertsoa ondo egitea da.  Berria - Kultura   2006-01-08

Errima txarra, ez duzu uste?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.

Uste dut, sailkapen horren gainetik, errima pobre eta aberatsak, onak eta txarrak berezi behar genituzkeela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 128. orr.

Bi azken bokalek baino ez dute errimatzen (ua) eta ondorioz errima pobrea litzateke bi hitz horien artean osatzen dena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 92. orr.

Gabon-jaien inguruko gai batean ari garelarik, garestia-eztia-izpia-saskia... errima ona eta aberatsa da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 128. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina "Urepel" hitzarekin amaitzea erabakitzen dugun unetik, esan genezakeena erabat baldintzatua daukagu, ez baitira asko errima-sorta horretako hitzak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 25. orr.

Almazeneko errima zerrendatik egokiak izan daitez-keen hitz batzuk aterako ditugu: ausardia, izerdia, belardia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 69. orr.

Bertsolariak badaki, gutxi-gehiago, ze errima-sorta menperatzen dituen eta ze errima-sortak ematen dion joku gehiago.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 17. orr.

Kasu honetan bi errima-hitzak desberdinak dira formaz, nahiz eta elkarren artean hoskidetasuna izan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.

Lerro bakoitzean hamar silaba ditu eta zortzi bikoitzetan, errima-hitza ere azken hauetan doalarik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.

-Errima familiak hierarkia jakin baten arabera antolatu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.

Lagunartean, kuadrilan, errima-almazen txukun samarra daukana nagusituko da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Alderdi ahula errima aukeraketatik datorkio bertso honi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 121. orr.

Lazkanok, gozaraziz gain, harritu egiten gintuen: haren bertso barneko tolesdura bikainak, haren errima jokoak, haren bertsokera klasiko eta aldi berean modernoa.  Berria - Kultura   2004-01-18

Egungo bertsolariek erabiltzen dituzten errima-estrategia berrien eskutik metafora benetan originalak plazaratu direla.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Guretzat ez da zai-legia arrazoi bat neurri-errimetara tolestatzea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus