Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errifle iz fusil mota, kanoia luzea eta ildaskaktua duena.

Azken ekitaldietan deuseztatuko armen artean munizio mota ezberdinak, errifleak, metrailetak, morteroak, misilak, pistolak, lehergailuak, lehergaiak eta bestelako armak daudela, segurtasun indarrek emandako kalkuluetan deskribatutako kategoria orotakoak.  Berria - Harian   2005-09-27

AEBetan erasorako errifleak edukitzea debekatzen zuen legea heldu den astelehenean indargabetuko da, 10 urte bete ondoren.  Berria - Mundua   2004-09-11

Erriflea altxatu eta sugea jotzeari ekin zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Errifle bat munizioarekin. nobedaderik ez dela adierazteko, erriflearekin aldika tiro egiten duen zelatariaren antzera jokatzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.

Leherkariak nola erabiltzen ziren erakutsi zigun, eta pistola, errifle eta subfusilekin ere egiten genituen tiro-saio batzuk aldian behin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Akusazioa: AEBetako Armada espiatzea, soldadu afganiar bat eta bi zibil tirokatzea eta bi errifle automatiko edukitzea.  Berria - Mundua   2006-03-05

Winchester markako errifle erdiautomatiko bat neraman, eta indarrez heldu nion.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Arituaren erraztasunez sartzen du kartutxo bat errekameran, eta erriflearen ahoa txakurren kaiolan sartzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

Banan-banan agertu ziren gizon beltzak... bizkor, erriflearen ipurdikadarik gabe.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 153. orr.

Begira zegoen guarda batek sorbaldan jo zuen errifleaz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 154. orr.

Trenean zihoazenei errifleak alokatzen zizkieten, denborapasa ederrean bertatik bufaloak tirokatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

Haietako hiru jaitsi eta bat zela gainean geratu zen, erriflea prest, begiak etxetik eskuinera eta ezkerrera zerabiltzala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 206. orr.

Erriflearen lobbya, irratietako tertulietako propaganda faxista, prentsaren koldarkeria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 205. orr.

Kalashnikov errifleen soinuak entzuten jarraitzen dira.  Berria - Mundua   2004-01-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus