Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errietaldi (orobat errieta aldi g.er.) iz errieta egiten den aldia.

Bihurrikeriaren bat egiten genuen bakoitzean amak bere errietaldian osaba ekartzen zigun gogora.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 133. orr.

Errietaldia jaso zuena ni neu izan nintzela, eta harrezkero nahiago izaten nuela oinez edo autobusez ibili, kasik gidatzea ahanzteraino.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 87. orr.

Gure aitak sekulako errietaldia egin zuen Albertok ezkondu behar zuela iragarri zuenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 150. orr.

Gaineratu diot lagunak pena handia hartu zuela, baina are penatuago -eta harrituago- geratu zela senarrak egin zion errietaldi lekuz kanpokoarekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 87. orr.

Eguna errieta aldia izaten da, gauean, ordea, iskanbila izan duenak Maitasuna topatzen du berriro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus