Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errietaka adlag errietan, errieta egiten.
Orduko hartan ere amonari egia aitortu behar izan nion, eta hark errietaka ez, baina laztanka hartu ninduen, irriño batekin hurrengoan kontu handiagoz ibiltzeko esaten zidala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 176. orr.
Orain berriz ni naiz mizkinei errietaka ibiltzen dena, beti atzetik, jantzazue ta jantzazue, amatxoren tokia hartuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.
Agerian ikusten dituk gortea egiten nahiz errietaka. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.