Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordu arte Herriko Etxean zeuden eskolak, alderdi batean mutikoenak, maisu edo errient batekin, eta bestean aldiz nexkatoenak, errientsarekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.
Apeza edo errient jauna, errespetatu beharko. Herria 2004-10-14
Herri hartako errientak eta apezak nahi zuten kolegioan jarrai nezan, baina Prudentziok ez zuen sosik aski eta eskualdeko arotz baten lantegira igorri ninduen, mutil. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.
Hi grina hadi eskola bat izan dadin herrian eta errientak frantsesa jakin dezan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 158. orr.
Azken zortzi hilabete hauetan, Sophie Larrandaburu errientaren gidaritzapean Jesüs pastoraleko joko zatiak ikasten aritu diren 50 neskak eta 17 mutikoak nahiko ondo aritu ziren. Berria - Kultura 2006-05-09
Handik bizpahiru egunen buruan, Narbaitz Behauzeko errienta heldu zait ikustera. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.
Segur, eskolako errientak holako ikastaro luze eta zehatza egin balu, ez zuela arrakesta haundirik ukanen eta aspaldidanik okaztatuak edo lokartuak izanen zirela haren ikasleak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 29. orr.
Segidan banoa erromesen aterpe bilakatu den errienten egoitzara. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.
Donibane Lohizunen,duela berrogoi urte sortu zen Leo-Lagrange elkartea, bi errient sustatzaile beren lagun zonbaitekin. Herria 2004-05-27
Eta denen gidari hor zuten Alain Martineau, eskolako errient musikaria. Herria 2001-07-05
Gizonek mendeku lana mututasunik hotzenean bete zuten, Luc CGTko ordezkari eta Marc Naonedeko errient lanean hasi berriak gogoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.
Geroztik, errient denbora guzia hemen bete du, ber denboran auzapez kargua eramaiten zuela ainitz urtez. Herria 2004-07-15
· 36 urte eskola girixtinoko errient pasaturik, erretreta hartu du Mayi Darraidou andereak. Herria 2004-07-29