Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bideoaren pantailaxkan ikusarazi didaten ilunabarraren errepikapen erridikulua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 190. orr.
1947. urtean enpresako bere partea saldu egin zuen -egoera ikusita jaso zezakeen diruaren zati irrigarri eta erridikulu bat bakarrik jasota-. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 31. orr.
Amodio gutun guztiak dira erridikuluak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 30. orr.
Aldi berean, erridikulua zen eta bazuen zerbait hunkigarri "fedea" galtzen ari zen Txokorentzat. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 74. orr.
Banekien zentzugabea zela, erridikulua guztiz, baina Lauaxetarekin egoteko gogoa sentitu nuen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 39. orr.
Erridikulua iruditu zitzaidan zu bezalako mozolo batek hainbeste buruhauste sortu izana, tamalgarria. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 129. orr.
Egia esan, inoiz ez ditut oso gustuko izan super-heroiak, erridikulu samarrak iruditu izan zaizkit beti. Berria - Kultura 2004-11-17
Aitak halako solemnitate kasik erridikuluarekin hitz egin ohi zuelako. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 23. orr.
Lotsa eta erridikulua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.
Mikrouhin labean katua lehortu nahi izatea; dirua eduki, eta ordaintzerik ez izatea; bi pisuko autobus batean turista ibiltzea; amodioan sinestea; horra erridikulua zer den. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 28. orr.
Hamar segundo behar izan zituen lau hitz horiek josteko, bere egoeraren erridikuluaz jabetzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.
Autobusean neure burua hain barregarri ikusirik, konturatu gabe gogoa Gasteizeraino joan zait, seguruenik hantxe eta, hain zuzen ere, autobus batean, sentitu nuelako nire bizitzako erridikulurik handiena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 26. orr.
Oximoron Leibnizbarrutiaren gaineko exegesia paroxismoraino luzatu dute, erridikuluaren eremura sartzeraino. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 36. orr.
Une batez erridikulu samar aurkitu zuen bere burua hantxe. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 194. orr.
Erridikulua egiteko beldurra barne-barneraino errotzen den gauza bat da. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 87. orr.
Eta gaur, behinik behin, ez zaigu harremana apurtu eta, egindko erridikulua gorabehera, nik uste baino hobeki egon naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 74. orr.
Tira, saiatu beharko gaituk, bestela erridikulu izugarria egingo diagu-eta. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.
· Iruinen hitzetan, instrukzioan akusazioari eusteko benetako oinarririk ez dagoenez, «Guardia Zibilaren usteak, interpretazioak eta irakurketa okerrak» besterik ez daudenez, ahozko epaiketan «erridikulu handia egiteko benetako arriskua du» fiskaltzak. Berria - Harian 2005-10-20