Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oihal larriz eginikako erridau bat baizik ez zen logela beste barnetik berexten zuena. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.
Botigaren zolan, dilindan, kolore gabeko erridau bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.
Iduritu zitzaion gizonari, pareko etxebizitzaren laugarren estaiako leiho baten gibeleko erridaua mugitzen zela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 86. orr.
Erizainak estalkia ongi ezarri eta, erridaua tiratzen du, gela ilunpean izan dadin. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 312. orr.
Jendeari gomendatua zaio soberakin lituzkeen jantzi, mihise, mahai gaineko, zerbita eta erridauak biltzea, eta ezartzea ondarkin zaku batzuetan. Herria 2003-06-05
Baina guztia hasi aitzin, erridauak Miarritzeko baletak irekiko ditu. Berria - Kultura 2004-08-27
Etxahun Barkoxe olerkariaren herrian irekiko dituzte jaialdiaren erridauak. Erridau xaretuek ozta-ozta uzten zituzten sartzera kaletik zetozen argi-izpi nagi batzuk. Berria - Kultura 2004-03-31
Zurda zurruneko eskuila eta baldea lurrean utzi eta soka bati tiraka altxatu zuen zaldi-karrusela estaltzen zuen loneta, antzoki biribil bateko erridaua bailitzan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.