Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leihoaren beste aldean erribera eta itsasadarra, haratago Naja geltokia. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.
Gero zaldunak eta ezkutariak Zaragoza aldera egiten dute, Ebro ibaiaren erriberak ikusi nahi baitituzte. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 156. orr.
Ebek itsasoa ikusi nahi zuen leihotik eta erriberara joan ginen bizitzera, itsasoa ez bada ere, ur zikina baino ez bada ere. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 157. orr.
Baranda azpiko ur ilunetatik itsasadarraz bestaldeko erriberara eraman ditu begiak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.
Deustuko erriberan lehorreratu eta Ibarrekolandakoan lurperatu zuten gauez. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 135. orr.
La Vieja sartu da Nerbioi erriberan oinak ur beltzetan, loreak baineran mozkortzen nauzu ta ezin zaitut edan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 13. orr.
Haltzari dagokionez, ibai ondoko erriberetan hazten den eta ezertarako ez dela dirudien arren, oso ezaugarri ederrak ditu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.
Herri txiki batean dena jakiten da; Ireneori, erriberetako bere basetxean, laster iritsi zitzaion liburu ezohi horien berria. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.
Erran zuen, halaber, haraindiko erriberan Hilezkorren Hiri garaia aurkitzen dela, babestarriz eta anfiteatroz eta tenpluz josia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.
Baita Nafarroako erribera arabiar kutsu zaharrekoan ere. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 92. orr.
Haltzari dagokionez, ibai ondoko erriberetan hazten den eta ezertarako ez dela dirudien arren, oso ezaugarri ederrak ditu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.