Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erriatu, erria(tu), erriatzen du ad banderez eta kidekoez mintzatuz, eraitsi, jaitsi.

Klasea amaitutakoan bandera erriatu eta biltzeko agintzen digu maisuak. kanpamenduko buruzagiak ziztu luze bat egin zuen aurrena, gero hiru labur, kapilauak soka askatu eta piperpotoa bien artean erriatzen hasi zirelarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Mesanako belaren jaisterat eta erriatzerat joan nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Gero bela erriatu zuen, baina haizeak kontrako ertzerantz eraman zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 254. orr.

2 irud/hed

Halako batean, alboko ontzitik txalupa bat erriatzen zihardutela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus