Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errezo (orobat errezu g.er.) 1 iz otoitza; errezatzea.

Aditu ziren, ostera, kexuak eta errezoak, inoiz baino sarriago, ekaitzaren eraginez dena atzeratu behar izan zelarik, askok esan baitzuten ontzia madarikaturik zegoela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 140. orr.

Bete du bere hitza egunero, santuari argizaria piztu eta errezoak eginez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.

Taibeleren sabela itxi egin zen, eta ezerk ezin izan zuen hura gehiago zabaldu: ez errezoek, ez aztikeriek, ez edabeek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

Jartzen zen belauniko Jesusen Bihotzaren aurrean, [...] eta bere errezoak egin ondoren, garai bateko alaitasunik gabe sartzen zen maindirepean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 212. orr.

-Ez ziok ba aitari eskatu Bartolome Izetaren lekuan errezoak berak egin nahi dituela?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 206. orr.

Ijitoen errezoa zirudien hark.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 30. orr.

Iluntzeko errezoaren ordua zenean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.

Agur maria esanez ekin zion errezoari, berak bakarrik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.

Bekatu larrien zama astuna ez zen kitatzen abemarien eta paternosterren errezoekin soilik aita Franciscoren ustetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.

Bururatu zitzaion erromes madarikatu baten gisa Errusiako lurraldeetan monasterioz monasterio errezoetan ibili beharko zuela geratzen zitzaion bizitza tristea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Etortzen zen anaien multzo handiagatik, bertakoek tokirik gabe gelditzen ziren atseden hartzeko eta orduen errezoa egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 564. orr.

Goizeko errezorako bilduta zeudenean jo zuen erasoa Armadak.  Berria - Mundua   2004-09-10

Herritar sunitek ere euren haserrea erakutsi zuten atzo, eta ostiraleko errezoak egin ondoren elkarretaratzeak egin zituzten meskitetan.  Berria - Harian   2005-10-15

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Frantziskoren aurretik ere (Karlomagnoren garaiaz gero segur aski) ohikoa zen, errezo ofizialez gain, ofizio eta brebiario pribatuak errezatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Errezo labur bat eginda, uretara jaurti genituen, eta itsasoa baretzen orduantxe hasi zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 171. orr.

Hi eta biok han, errezo azkengabeak errezatzen, berak ezer entzuteke.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.

Sarritan ikusten ziren arabiarrak hirian, erosketatan eta egunean hainbat bider errezo arraroak eginez.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 38. orr.

Han zegoen aita Francisco Romero sutsua aitormen-etxo-an, bekatu larriren bat egin zuen edonori abemarien eta paternosterren artean kafe-landare bat edo beste landatzeko penitentzia emateko, ez baita bekatuen barkamena abemaria eta beste hainbat errezo lehorrekin amaitzen ekonomia ondo ulertzen denean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 193. orr.

Haurrak etxera eraman orduko, ilunabarreko errezoa presaka egin eta ohera joaten zen Alchonon.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igogailua solairu guztietan gelditzen zen, eta ate irikietatik andregai bat ikusi nuen eztei soinekoa jantzita erretratatzen ari zirena, yeshivako mutilak errezo liburuak eta xalak maletetan sartzen. barre algarari ezin eusteko zorian egon zen notarioa, ahots oraindik indartsu baina errezo kutsukoaz, azeri zaharraren diskurtso loratua irakurtzen entzun zuenean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

Karrozako anderea eta bere neskamea, mila errezo-opari eskainka ari ziren Espainiako otoitz etxe eta imajina guztiei.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.

Garitate deitzen zioten orduko errezo-jenero horri; bai, garitate, garien garai itxaropentsuena orduantxe egokitzen zelako parean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Dolu-gelan bildutako jendearen errezo-marmarrek kaleko ardaila estaltzea lortzen badute ere, [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizakien arteko benetako kontaktua presentzia isilaren bitartez baizik ez dela lortzen dio Cioranek, komunikaziorik ezaren itxurapean gauzatzen dela, barne errezoa dirudien truke misteriotsu eta hitzik gabekoaren bitartez.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 52. orr.

5 errezoan adlag errezatzen.

Arrosarioa esku artean zuela ikusi zuen Jexuxek, errezoan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.

Eserlekuan uzkurtuta, errezoan zirudien, ahapeka. Hirurogeita hamar urte inguruko emakumezko bat ikusten zuen eserlekuan uzkurtuta, lehen hegaldiaren beldurra ezkutatu ezinik, errezoan, ahapeka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 15. orr.

Ondorioz, «ni bekatari» errezatu baino, alderdi guztiak «zu bekatari» errezoan.  Berria - Kirola   2004-05-20

Hegazkineko eserlekuan uzkurtuta, errezoan irudi, elkarri ia aurpegira begiratu ere egin gabe elkarren ondotik igarotzen ziren gizakiez gogoeta egiten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 144. orr.

-Espainia Berriaren ikuspuntuak gogoan harturik -errezoan legez ekin nion- izen-abizenez aipaturik datozen hurrengo pertsonen afiliazio politikoa eta horiek duten arriskua azaltzen da, arrisku horren kausak adierazita.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus