Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errezitatu, errezita(tu), errezitatzen du ad literatura testu bat, eskuarki poema bat, goraki esan.
Zalantza hartan joan zitzaizkidala minutuak harik eta Dylan Thomasen poema ospetsua -"aita, ez zaitez otzantasunez sartu gau isilean"- aipatu nion arte; edo aipatu baino gehiago, errezitatu, erdizka. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.
Aita irakaslea eta poeta zen, eta semeari, txiki-txikitandik, ingeles poeta handien bertsoak errezitatu ohi zizkion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.
Amonarengana joan zelarik, Adjib negarrez hasi zen, eta, hasperen sakon bat egitearekin batera, poema hau errezitatu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 53. orr.