Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errezitarazi, errezitaraz(i), errezitarazten du ad errezitatzera behartu.
Tartean, Axularren Gero zegoen, zeina astean behin diktatzen baitzigun eta diktatua errezitarazten, euskaraz ongi mintzatzen eta ongi skribatzen ikas genezan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.
Hala, noiznahi-den errezitatzen zizkigun, edo guri errezitarazten, Virgilio edo Horazioren poemak, latinez; edo Villon, Ronsard edo Desportesenak, frantsesez; edo Manrique, Garcilaso eta Joanes Gurutzekoarenak, gaztelaniaz; edo Etxeparerenak eta Oihenartenak, euskaraz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.
Eskola-garaira atzera eginik, McAllister andereñoak zutik jarrarazten gintuen eta huraxe errezitarazten zigun Burns Egunean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 130. orr.