Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irabazi ugarien zati bat gure bizi-maila hobetzeko erabili genuen, eta beste bat erreziklatzeko eta hobekuntzako auto-ikastaroak antolatzeko. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 43. orr.
Ekialdeko Europatik beraiek ere erreziklatzeko eskubidea badutela esan diete kontserbadoreei, eta haien artean ere antzera gertatu zela gogorarazi. Berria - Mundua 2004-02-08
Josu Madariaga foru diputatuak nabarmendu zuenez, «datu oso adierazgarria da bildu den kopuru osotik 81.977 tona erreziklatu egin direla jakitea». Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Paper erreziklatuzko patrikako uztai-koadernotxoan lehen hitzak idatzi ditut: [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.
Ohartarazi zuenez, horri esker murriztu egiten da harrobietan egin behar den ateratze lana, hortik ustiatutakoen ordez erreziklatuak erabili daitezkeelako. Berria - Euskal Herria 2004-03-04