Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errezibo iz ordainagiria.

Errezibo eta lekukotasunak dauzkat hemen: inork ez du lira bat ere ukitu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 95. orr.

Bere gainean, ur eta odolez bustitako billete mordoxka bat eta zenbait paper zituen; begiratu ondoren erreziboak zirela jakin zuen: joieriakoa, peleteriakoa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 65. orr.

Gero erreziboa izenpetuko zuen, eta bezeroari bostekoa eman.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.

Ez dut azken sei hilabeteotan erreziborik ordaindu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 81. orr.

Haiek bazekiten zeinen gauza ederra den eguneroko argia, eta gu Iberdrolaren erreziboa pagatu ondoren ere ez gara ohartzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Taxiko erreziboa gorde du gero, eta hoteleko txartela ere bai.  Berria - Kultura   2006-02-12

Sartzen zituen, esate baterako, pasatutako loteria-txartelak, zapata-dendetako ordainagiriak, elektrizitate-erreziboak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.

Ontzietatik gauza ugari botatzen zen, eta mareak arroketaraino ekartzen zituen janari hondarrak, kalendarioak [...] egunkari orriak, inportazio/ esportazio erreziboak, eta flotagailu koloregabetuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus