Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errezibitu, errezibi, errezibitzen du (ETCn 764 agerraldi, orobat errezebitu ETCn 1.107 agerraldi) ad bidaltzen, ematen, eskaintzen edo heltzen zaiguna hartu edo onartu. ik hartu.

Hala erdietsi zian Nafarroa Garaiako erregeordeak har zezan eta errezibi zezan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.

Rachelena zen egoitzaren hirugarren estaian lo-gela bat alokatu zuen, eta han berean errezibitzen zituen boterearen eta sosaren arabera hautaturiko gizonak, ar izugarriak zioen eran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.

Besoak luzatu eta jaisten ari ziren hamabost neskak errezibitu zituzten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.

Txartel hauek opera kantariari pasa eta operaren ondoren, kamerino bakoitzaren sarreran diboak errezibitu nahi dituenen zerrenda azaltzen omen da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 129. orr.

Xehetasun horietaz hobeki jabetzeko LAB-ek sasoilariak errezibitzen ditu bere egoitzan Baionan (Marengo karrikako 13-an) eta Donibane Garazin.  Herria   2004-07-15

Bai ama hilaren gorpua bildu eta jazterakoan, bai elizkizunak antolatzerakoan, bai bertaratutako senitarteko eta adiskideak errezibitzerakoan ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

Mehaineko bizkondea horiekin batean zegoen, baita Makaiako bizkondea ere, Joanes Beltzuntze, 1568ko otsailean Mauleko gazteluan errezibitu ninduena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 210. orr.

Memoria onekoa naizela eta hori dela Jainkoaganik errezibitu dudan dohain bakarretarikoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Bizkor ibili beharra nuela, kortsario buruak manu haiek errezibitu baino lehen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 526. orr.

Luze zain egon behar izan genuen, zuzendariak noiz errezibituko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.

Ospitaleko pediatria adarrean errezibitu dituzte berriki bi tresna berri.  Herria   2003-03-17

2 (adizlagunekin)

Txokolate hori edan eta, basoa entregatzera, komedorera itzuli nintzenean barre zantzoka eta burlaka errezibitu ninduten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.

Adiskideki errezibitu zuten eta, premiazkoak ziren seguritate neurriak zaintzearren, Ivryra zihoan metroan satortu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.

Maiz ez nintzen neure buruaren jabe izaiten, eta Jainkoaganik ustez errezibitzen nituen faboreak eta abantailak bihurtzen zitzaizkidan, finean, desfabore eta desabantail.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 346. orr.

-Aitasok aberaski errezibitu zitinan Pierra eta Cassie anderea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

Behiala gorrotatu profeta baten maneran errezibitu zuten, hoztasunez eta lotsaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 207. orr.

Energia horiek, iraganeko artistek utzi dizkigutenak, beharrezkoak zaizkit eni kreatzen segitzeko, indar horiek, zuzenki, zafladak bezala errezibitzen ditut, utzi dizkiguten lanen medio.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emaitzen errezibitzeko (3); errezibitu ditu (9); errezibitu dute (8); errezibitu nahi (3); errezibitu ninduen (3); errezibitu zuen (3); errezibitua izan (3); errezibituko dituzte (4); errezibitzen ditu (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus