Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errezibimendu (orobat errezebimendua) iz errezibitzea.

Errezibimendua ikusgarriagoa izan zedin, bertzalde, apaingarriz eta edergarriz josi genuen jauregia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

Lehenengo egunean, goizetik, bisitariei errezibimendua eta ongi-etorria egin genien, biderat ateratzen gintzaizkiela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

Esker mila guztiagatik, jaun Martin, egin diguzun errezibimenduagatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 180. orr.

Hiru egun iragan ziren bestan, Kubilai Khan Handiak sekulako errezebimendua egin baitzien Argonen hiru enbaxadoreei.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus