Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errezeta 1 iz eriaren sendabidea adierazten duen ohar idatzia, sendagile baten emana.

Emakume bat zen: "Errezetarik baduzu? Errezetarik gabe ezin dizut eman".  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

Errezeta bat emango dizut, eta zoaz farmaziara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 232. orr.

Ez dut jakin nahi nora joango zaren. Baina noranahi dela ere, penizilina hartu beharko duzu zortzi egun lehenago eta zortzi egun geroago. Errezeta egingo dizut.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Medikuaren errezeta aurkeztea nahitaezkoa da.  Berria - Harian   2005-04-17

Gaur goizean telefonoz deitu diot, kontsultako laguntzaile horietako batek hartu dit, griperako errezeta bat eskatu diot, eta errezetak hartzeko goizeko zortzitatik bederatzietara bitartean joan behar dela erantzun dit.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 232. orr.

Sararen errehabilitazio programako lagun psikiatrak, bestalde, ongi jakinarazi zidan bere errezeta: "Samur jokatu beharko duk, baina gogor, gogor baina samur".  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.

Erretzeari uzteko, gaixoei eskaintzen nien errezeta bera eskaini nion neure buruari: egunean-egunean zigarro bat gutxiago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 193. orr.

Medikuek errezeta bidez baino agindu ezin dituzten botikak eta drogak kokaina, heroina eta estasia batez ere erraz eskura daitezke Internet bidez.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Hasieran libretista izan behar zuten; goizean joan eta sendagileak agindutako errezetak jaso eta idaztea zuten egitekoa; arratsaldean, botika jaso, banatu eta guardiak egitea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

1991etik 2001era, depresioaren aurkako botika horren errezetak asko igo ziren.  Berria - Gaiak   2004-08-13

EAEko botiketan osasun txartela beharko da errezetarekin erosteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Munduko bazter guztietako liburutegi eta museoetara joaten zen eta errezeta nazkagarriak aurkitu zituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

Gero, ohiko errezetak egin nizkion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 150. orr.

Medikuntza ez zuen osatuko tradizioen, behaketen eta era askotako errezeten multzo batek, baizik eta ezagutzen corpus bakar batek osatuko zuen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hemen ez dizute emango, mediku-errezetarik ez baduzu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

· Errezeta-taloia hartu nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 79. orr.

Errezeta-taloitegia atereaz esan zidan: "Ospitale nagusira joango zara".  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.

4 janari bat egiteko osagaien eta prestatzeko moduaren adierazpen zehatza.

Ez dut, ordea, aurkitu bakailaorik gabeko pil-pilaren errezetarik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 14. orr.

-Aizu, errepikatuko al didazu zure postrearen errezeta hura?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

Emakume maratz prestu batez maitemindu zen, zeinak antzar-hestebeteak prestatzeko errezeta mendeen mendeetatiko baten jakile baitzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Jakia prestatzen hasia zenetik lehendabizikoz makurtu zen Ruche jauna sukaldaritzako fitxa begiratzera, errezetak zioena ondo bete ote zuen egiaztatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

5 (izenlagunekin)

Euskal sukaldaritza berriak ederki asmatu izan du, oro har, antzinako errezetak gaur egungo jale mokofinen premietara egokitzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 73. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahaikideei kontatu nien nola, 1942 inguruan argitaraturiko errezeta-liburu batean, aholku bat zetorren, alegia, egosketaren amaiera aldera, bi tipula xerra sartzeko oliotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Teorian bederen liburu horiek izan behar dute, izan behar lukete, euskararekin nolabaiteko loturaren bat, baina zer pentsatu salduena ez dakit nongo mojek prestatutako sukalde errezetak direla ohartzen garenean?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 133. orr.

Horieri guzieri gehiturik agertzen delarik Marie Darrieussecq idazlearen xipiroi errezeta berezi bat.  Herria   2005-07-07

San Josep eskolan, ama-eskolako haurrek bisitatu dute Eztigar Donaixtiko kooperatifa eta ondoko egunetan sagar errezetak jastatu dituzte eskolan.  Herria   2004-10-21

Ohiko liburu horietan agertzen diren autore-errezetak, funtsean, oso berdintsuak dira, berrikuntza eta abantaila gutxi dakarkigute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 42. orr.

8 irud/hed

Ipar Euskal Herriaren funtzionamenduak eta erritmoak errespetatzen asmatzean dago errezeta.  Berria - Ekonomia   2004-11-10

Zein izan da bere errezeta? Lana, lana eta lana, alemaniar egoskor ona bezala.  Berria - Kirola   2004-07-03

Hori guztia dela eta, letren sukaldari xume honek osagai kulinario eta literarioz beteriko errezeta bat eskaini nahi lizuke.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.

Euskaldunon literatur entsaladari ere ez letorkioke batere gaizki erabili dituzten eta are erabiltzen ari diren errezeten ezagutza.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

Letren sukaldariak jarraitu egingo luke hipotesi horren zientifikotasunaz gogoeta egiten, baina errezetaren azken urratsa falta zaiola ohartu baita, hona hemen laugarren eta azken atala.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.

HERRIAk Patxi Noblia zuzendari historikoarekin eskaintzen duen solasaldian ez da mirakuluzko errezetarik ateratzen.  Herria   2001-08-02

Bileran, mahaikideek argi eta garbi utzi zioten une politiko honen lehentasunak «gatazka gainditzeko oinarri sendoak» ezartzea behar duela izan, eta ez «iraganeko errezetak errepikatzeak».  Berria - Harian   2005-01-13

Euskal Herriko gatazka konpontzeko errezetak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Bitartean, kanpoko duintasuna eta barne dotoretasuna, hori da errezetarik hoberena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

Gizonezko bat jasateaz asper-asper eginda dauden emakumeei euren maitaleaz -senar edo adiskide- libratzeko bide zuzena eta segurua eskaintzen duen errezeta.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 21. orr.

Argi dago Argentinan diziplina handiz ezarri zirela Washingtoneko adostasunaren hainbat errezeta: merkatuen desarautzea -bereziki kasino-ekonomia alorrean-, pribatizatzeak, eta diru politikarik ortodoxoena, dolarrari lotu ziotelarik pesoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.

Kritikoek diote FMIren errezetak askotan kalterako baino ez direla.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 264. orr.

Horregatik proposatzen dute langabeziari aurre egiteko hartu behar diren neurrien errezeta ezaguna: lan merkatua malgutu, bertan agertzen diren oztopoak ezabatuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

Estatuak kontrolatzen duen merkatu nazional baten baitan baino ez omen da Keynesen errezeta-liburua erabilgarri.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Hango munipek gaurkoan beste zereginik ez nonbait eta, errezeta jarri zidaten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da errezeta (3); dago errezeta (3); duen errezeta (3); errezeta bat (10); errezeta batzuk (3); errezeta behar (3); errezeta bera (6); errezeta egin (3); errezeta liburu (7); errezeta liburua (3); errezeta zaharrak (3); errezetarik ez (3); eta errezeta (4); ez da errezeta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus