Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiaren atzealdea geruza batez estalita dago: erretina; erretina horretan argi-hartzaileak edo errezeptoreak daude. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Kontuan izanda ukipen korpuskuluak direla kitzikapen sexualaren errezeptoreak eta baginan ez dagoela holakorik, gizasemeok nondik atera dugu emakumeek orgasmoa koitoaren bitartez lortu behar dutela? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 238. orr.
Errezeptore horiek dituzten zelulak, berriz, sudur epitelioaren goiko aldean daudela zehaztu zuten. Berria - Gaiak 2004-10-05
Errezeptore horiek laztanaren estimulua jaso eta berehala burmuineko plazeraren guneetara eramaten dute, hau da, sistema linbikora. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.
Hain zuzen ere, horrek azaltzen du zergatik aktibatzen diren errezeptoreak molekula jakinekin. Berria - Gaiak 2004-10-05
Bakterio arriskutsuen seinalea jasotzen duten errezeptoreak blokeatzen dituzte, zelula immuneetan. Berria - Gaiak 2004-08-31
Zientzialaren arabera, zelula horiek dituzten TLR izeneko errezeptore batzuek aurkitzen dute organismo arrotza. Berria - Gaiak 2004-08-31
Baginan ez dago eszitazio eta plazeraren errezeptore sentikorrik -ukimenezkorik-, eta klitoria, berriz, errezeptore sentikorrez josita dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.
Sexuari dagokionez, larruazalak izugarri errezeptore espezializatuak ditu, oso sentikorrak eta sofistikatuak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.
Sentimenezko errezeptoreek eta nerbio bukaerek bulkada elektriko bihurtzen dituzte laztanak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.
Narrastiak [...] ukitzeekiko, laztanekiko, presioarekiko eta bibrazioarekiko sentikor ziren errezeptore sistema bat ere garatu zuten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.
Gure larruazal guztian zehar daude ukipen eta laztan errezeptoreak, baina are gehiago genitaletan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.
Klitorian mota guztietako sentimen errezeptoreak daude bilduta. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.
Baginako paretetan ez dago ferekaren estimulua jaso eta hori eszitazio sexual eta plazer bihurtzen duen sentimen errezeptorerik; klitorian eta aluan, bai, ordea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.
Bi ikertzaile horiek usaimen errezeptoreen eta usaimen sistemaren antolaketaren inguruan egindako lana nabarmendu du Stockholmeko Zientzia Akademiak. Berria - Gaiak 2004-10-05
Hatz mamiak oso ondo egokitzen dira klitoriko sentipen errezeptoreetara, eta ezin hobeak dira behar den estimulu, presio, bibrazio, erritmo eta tinkotasunari eusteko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 190. orr.
Muturrean, berriz, ukipen errezeptorez -plazeraren mezulariz- josita dagoen glandea dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.
errezeptore horiek (3); sentimen errezeptoreak (3); ukipen errezeptore (3); ukipen errezeptoreak (3); ukipen errezeptorez (3); usaimen errezeptore (3)