Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errezelatu, errezela(tu), errezelatzen du ad susmatu.
Timberland txamarra erostearena burutik kendu behar izan nuen, halako tokian askorik iraungo ez zidala-eta errezelaturik. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 44. orr.
Etsaiak hiri bateko berriak jaso ditzakeela errezelatzen denean, ateak ixten dira eta agintzen da, heriotza-zigorpean, inork ez dezala harresietatik salto egin. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Une hartan, ohean etzanda ilunpetan, sabaira begira geldi-geldi, eta bizia baino hila nirudiela, aititari buruz zerbait jakitera iritsi nintzela errezelatu nuen, alegia bera ere seguruenik erresuma hartan bizi izan zela denbora guztian. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 87. orr.