Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errezale 1 izond erretzea atsegin duena.
Zerrenda apur bat luzatuz, zaku handitxoa ere gerta dakigukela jakinik, ikusagun zorioneko industria-lan edo giza-jarduera errezale horrek zenbateko lanak sortu dizkigun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.
2 tabakoa erretzea atsegin duena.
Eta errezaleak ez zirenek ere bizarra utzi zuten lagunei eman ahal izateko, zenbaitzuek, egia esan, saldu egiten zuten arren. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.