Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erretze bakoitzeko 8.000 bat rupia eskatzen dituzte (300 bat dolar). Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 221. orr.
Konbustioa nahiko prozesu kimiko konplikatua da, eta ez da nahastu behar erretze mota landugabeagoekin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.
Anarkismo hutsa zen bazterretan karraskan hedatzen eta nagusitzen ari, hain ziren nahasmenduak ugari, hala nola jende tirokatze, eliza eta komentu erretze eta horrelako abrekeria edo basakeria frango. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.
Auto erretze eta gaineratiko. Herria 2005-11-10
Aurten Zan Pantzarren erretzea Gibelarteko plazaren edo kartieraren aldi zen. Herria 2004-02-26
Antton nork ez du ezagutu, dela xerri hiltze, zikiro erretze, ihiztari, oihaneko gizona ere zen. Herria 2003-04-10
· Erretze kontuak aipaturik, letren sukaldariak azkar jo du labera, pastelari beste begiratu bat ematera. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 116. orr.