Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretxindu, erretxin(du), erretxintzen 1 da/du ad zapuztu.

Zergatik, baina? -erretxindu zitzaion agurea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 107. orr.

Agurea erretxindu egin zitzaion, beretzat guztiz sakratuak ziren gorabehera haien aurrean Andreasek axolagabekeria erakusten zuelako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 97. orr.

-Ez dun ezer ulertu! -erretxindu nintzaion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.

Txapli erretxintzen hasita zegoen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 223. orr.

Senarraren gonbiteari erantzun gabe egon zen Mathilde, harik eta zuhurtasunaren zentzuak senarra erretxintzen hasiko zitzaiola adierazi zion arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 168. orr.

Esan, pentsatu eta idazten zuten guztiak erretxindu egiten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 141. orr.

Itzulerako bidaian erretxindu ninduen kontu bakarra Ritaren akordua izan zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.

Gorroto dut erretxindurik eta asperturik egotea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

Nagusiak tratu txarrak ematen badizkio, zakurra erretxindua eta haserre ibiliko da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 75. orr.

-Aizak, biharamunarekin erretxinduta bahago, ez duk nire errua, aditu?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 213. orr.

Kantu bakarraren lauzpabost bertsio egitera iritsi ziren, eta ondoren, behin eta berriz jo zituzten bata bestearen ostean, harik eta lehenengo solairuko auzokidea erretxinduta agertu eta dena bukatu zen arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.

Etxera zihoan bueltan, aurrera begira, andre ilehoriaren doilorkeriak erretxinduta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.

Egun hartan, dena dela, oso muturtuta nengoen, arras erretxinduta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.

Hagrid berehala agertu zen, oso erretxinduta, baina nor ziren ikustean berehala alaitu zitzaion aurpegia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 99. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bizkarrean emandako kolpetxo adeitsuekin baretu nahi izan nuen Herio, zernahi zelarik ere haren jarrera erretxinduaren kausa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.

Eztabaidan jarraitu genuen Maximilian plazarako bidean, nik behintzat Angelaren ahots erretxindua entzuteko atsegin hutsagatik egiten banuen ere.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 68. orr.

Askotan egondua nauzu bere jarrera xitalari, bere kantamodu erretxinari eta bere desapio lotsagabeei begira, eta egia esan, ez zait iruditu sekulan, batere txori klase noblea denik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

Justu kontrakoa esaten ari nintzen ni -egin zuen protesta Arruek, doi kontrolaturiko zinkurin erretxindu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.

Hala ere, ez zen zahar erretxinduaren estereotipoan sartzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.

Markos ez zen oso baikorra, eta erretxindu samarra zela ere esan liteke; baina bazuen ironia bat oso berea eta oso errotua eguneroko bizimoduan, eta bere sententziak ez ziren alde batera uzteko modukoak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 7. orr.

· Atzera lehengo tokian eseri eta, erretxindua ez agertzearren hain zuzen ere, luzaroan jardun nintzaion neure lanbideari buruz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erretxindu egiten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus