Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urre ona hangoa; badira han erretxina eta harribitxiak ere. Elizen arteko biblia Has 2,12
Euskarria oihala da ia guztietan, eta zenbaitetan, batez ere hondarrekoetan, olioa, berniza, uretanoa eta erretxina erabili ditu. Berria - Kultura 2004-09-24
Altzifretik eta pinutik erretxina ateratzen den bezala, zedrotik, hain zuzen, zedro-olioa esaten zaion koipea ateratzen da Erretxina, gogorra bada ere, nahiko erresistentzia mekaniko gutxikoa da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.
Erretxinaren oxidazio-mekanismoari buruz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.
Hartu orotariko usainkiak, neurri bera bakoitzetik: erretxina, anbarea, galbanoa eta intsentsu garbia. Elizen arteko biblia Ir 30,34
Haurra izan eta biharamunean berak pozoitu zuen, herrixka ondoan hazten den landare baten erretxinaz. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 77. orr.
Berriketan jarduten zuen Ceccorekin teologia santuaz eta graziaren bikaintasunaz, erretxinazko kandela baten argitan, ohera joan aurretik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.
Cecco Angiolierik eskuan zeraman oskigilearen zuzi erretxinazkoa, hura atzeraxeago zihoala, zeruaren ebazpenak miresten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.
Oiartzunen, esate baterako, ezin zen erretxinik erabili Elorsoro kiroldegian. Berria - Kirola 2006-03-14
Erretxina sintetiko bat zen bakelita jatorriz, nahiko erabilgarria kola edo isolagarri gisa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.
Ez zegoen garbi erretxina akastunaren lotea non eta zertan geratuko zen. Landare-jatorriko erretxina fosilak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.
Kromato basiko bat eta erretxina alkidiko bat zeuzkan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.
1940 aldera, kopal arkaikoak, garestiak eta gerra bitartean hornitzen zailak, erretxina fenoliko eta maleiko hartarako egokitu batzuez ordezkatu ziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.
Erretxina akastun baten fakturaren gaineko deskontu bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.
Oinarrizko erretxina solidifikatzea sintesiak dirauen bitartean, hamar edo hogei tonako erreaktor batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.
Beharbada kromatoa basikoegia zen edo erretxina azidoegia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.
Atikako eztiaren koloreko erretxina likidoa dauka. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.
Urdinduak dituztela agureek bizarrak, haien aurpegiak zimurturik daudela, begiei erretxina lodi eta aranondo-goma dariela. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.
Zuk egizu ontzi bat zeuretzat, erretxina-egurrez. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.
200ekoaren ertzak erretxin-hautsaz igurtzi eta saioari ekin zion. Berria - Kirola 2004-12-01
Stephenek axolakabe begiratu zion erretxina puxka hari [...], harik eta igurtzi eta elektrizitatez nola kargatzen zen erakutsi nion arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.
Gainerako erretxina-sortek portaera ona zuten ke-margo sorta berarekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.
Txarrangil-haziaren itxurakoa zen mana, erretxina-kolorekoa. Elizen arteko biblia Zen 11,7
Haizeak inarrositako erretxin metxa lodiak aldi oro egiten zion argi eta itzal begitarte honi. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.
Erretxin-suzi bat sutua zeukan burdinazko ganderailu handi bati eusten zion eskuan buru gainetik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 211. orr.
Esaten zenez, zenbait boladatan, inguruotan gehiago ziren lapurrak jornalariak, erretxin-biltzaileak edo bestelakoak baino. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 48. orr.
Etxeari argizari, erretxin eta klera usaina zerion zoko guztietatik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.
Pinu-erretxinaren usaina ekarri zuen aireak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 166. orr.
Berniz-erretxina sorta bat inportatua genuen -egurats-giroan utzirik besterik gabe tenperatura arruntean solidifikatzen diren horietakoa, hain zuzen-, eta kezkaturik geunden. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.
Hernaniko pospolo kimiko kaxa bat, Elizondoko kandelen ordezkoa egiten duen erretxin barra kaxa bat, Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.
Ez duzue erretxina triste baten argirik ere! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.
Amona Erikak, erretxin, leihorik zabaltzen ez zutelako zela esaten zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 35. orr.
Deabruak eramango ahal ditu madarikatu horiek!, esan zuen erretxin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 153. orr.
Judua haiz, meritu gutxi iruditzen zaik?, erantzun zion Hermannek, mespretxuz eta erretxin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 83. orr.
Behera joan beharko dugu, Willemen erretxina areagotu baino lehen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.
eta erretxina (9)