Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretrobisore izond 1 ispiluez mintzatuz, begiratzen ari denaren atzean gertatzen dena ikustea ahalbidetzen duena.

Jean Claudek ez du erantzuten, ispilu erretrobisorea okertu eta gorbataren korapiloa bere lekuan zuzen jartzen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

2 (izen gisa)

"Costa Vasca No Nuclear" eta "Euskal Herrian Euskaraz" ia irakurtezinen ondoan "Euskal Herria Askatu" zioten bi pegatina handi-distiratsu itsatsi nizkion; horretaz gain, zer esanik ez, erretrobisorea kendu eta atzeko eskuineko intermitentea ostikada batez izorratu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 61. orr.

Gidariak erretrobisoretik ikusi zuen guztia, eta buruari eragin zion, "Jainkoarren" esan nahi balu bezala, edo "Hamaika ikusteko" esan nahi balu bezala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus