Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretrobirus (ETCn 290 agerraldi; orobat erretro-birus ETCn 11 agerraldi) iz azido erribonukleikoa duen birusa, enzima bat duena, zelula bizi batean sartzean bere material genetikoa azido desoxirribonukleiko bihurtzen duena.

Erretrobirus bat erabili zuten Alemaniako adituek gene osasuntsua erien organismoan barna bideratzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Erretrobirusen kontrako sendagaiek odoleko birus maila jaitsi eta aldi berean, defentsak sendotzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-01-31

Erretrobirusen kontrako botikek bigarren mailako zenbait ondorio dituzte gaixoengan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Bizkaian eta Gipuzkoan erretrobirusen tratamendua jasotzen ari diren 4.000 lagunetatik %15 inguruk ebakuntza egiteko baldintzak betetzen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erretrobirusen aurkako (4); erretrobirusen kontrako (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus