Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretratugile (orobat erretratu egile) iz erretratuak egiten dituen pertsona.

Hainbat erakusketa zabaldu dituzte egun hauetan Ingalaterran George Frederic Watts erretratugilearen omenez (1817-1904), haren heriotzaren mendeurrenean.  Berria - Kultura   2004-10-14

Elkar azkenekoz ikusten dute erretratugileak eta erretratatuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 71. orr.

Erretratugile bikaina izan zen Ignacio Zuloaga; hainbat idazle eta toreatzaile ezagun betikotu zituen pinturan.  Berria - Kultura   2004-06-16

Erretratugile aparta, modaren munduko argazkilari onenetakotzat dute aditu askok eta askok, baina arte liburu asko ere argitaratu zituen.  Berria - Kultura   2004-01-25

XX. mendeko erretratugilerik handienetakoa: Richard Avedon.  Berria - Kultura   2004-10-03

Nadar bezalako erretratugile zogi bat izanda ere, ez du inoiz ahazten bere modeloa jarrera adierazgarri batean jartzea, dekoraturen batean kokatzea, hala behar izanez gero Raimundo Madrazo erretratu egile ezaguna da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus