Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretratatu (58 agerraldi, 19 liburu eta 25 artikulutan; ETCn 1.143 agerraldi), erretrata(tu), erretratatzen 1 du ad erretratua egin.

Jitka Hanzlova argazkilari txekiarrak Brixtongo emakumeak erretratatu ditu.  Berria - Kultura   2004-04-16

Beste argazki bilduman Gipuzkoako udaltzainak erretratatu ditu.  Berria - Kultura   2004-06-09

Arabako eliza guztiak erretratatu zituen.  Berria - Kultura   2004-06-17

Igogailua solairu guztietan gelditzen zen, eta ate irikietatik andregai bat ikusi nuen eztei soinekoa jantzita erretratatzen ari zirena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

Lehen albiste eta komentarioak eta zertxobait gehiago bete ditu Donostian 1.200 lagun biluzik erretratatu izanak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

EZ dut komunitatea erretratatzen, soilik pertsonaiaren unibertsoa enfokatzean gerturatu naiz raramuriengana.  Berria - Kultura   2004-03-23

Itsasontzi bat irudikatzen duen marrazki baten erdiko zulotik burua erakutsi behar zenuen, argazkilariak zu barku bateko kapitainarena eginez erretratatzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Zenbaitetan, atzerritarrak herrira etorri eta fotografiak egiten zizkigutenean, sortzen zitzaigun dudaren bat, zergatik begiratzen ote zuten zeharka, zergatik horrenbeste komedia eta erretratatzeko makina.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Argazki berrien artean, zuri-beltzean erretratatutako emakume baten begiradak harrapatu ninduen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 46. orr.

Errege-erreginak, printze-printzesak, infante-infantak bere dotoreziaren dotorezian erretrataturik ikusi nituenean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Distantzia aparteko horrek galaxiak tartean, Esne-bidea, Eguzki sistema dagoen galaxia sortzen ari ziren garaia erretratatzeko aukera eman du.  Berria - Gaiak   2004-03-11

2 irudikatu, azaldu.

Maisuki erretratatzen ditu Kaplanek izugarrizko hazkundea izan duten hiriak eta inperio sendoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 275. orr.

Gizarteak baztertuak erretratatu eta munduan zabaltzen hasi zen irudi horiek.  Berria - Kultura   2004-08-05

Bizitzaren zabala pintzelkada fin eta doiez erretratatu du, giza harremanen inguruan duen ezagutza sakona agerian utziz.  Berria - Kultura   2004-05-20

Parkerrek bere garaiko pentsamoldeak erretratatzeko ahalegin paregabea egiten du.  Berria - Kultura   2006-04-11

Horra hor gure gizartea ezin hobeto erretratatua: zientzia, bai, baina erlijioaren eta mitoaren zerbitzuan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

Madrilgo giroa islatu nahi eta bere ezintasuna erretratatu du hor kazetariak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 84. orr.

Fernando de Rojas-ek hain ondo erretrataturiko hechicera eta antzeko pertsonaiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Sollubeko batailakoak eta Bilboko zibilen egoerak erretratatu zituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 232. orr.

Donostiarren espiritu eta izaera hori erretratatzen du aldi berean Juan Bizente Etxegaray bertso-jartzaileak.  Askoren artean   «Rataplan» - 12. orr.

Ordura arte Dickens, Hugo eta beste batzuek umea aingeru eta biktima gisa zuten erretratatua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 10. orr.

Gurekiko, hots, bere adiskideekiko harremanek kutsu ironiko bat izaten zuten beti, eta ironia haren bitartez erretratatzen gintuen eta iruzkinak egiten zizkigun.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 255. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Elkar azkenekoz ikusten dute erretratugileak eta erretratatuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 71. orr.

Moilan, Indalexio dago, bere erretratatu kuttunena, ezeren beldur izateko zaharregia honezkero.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erretratatu du (3); erretratatu zituen (5); erretratatu zuen (5); erretratatzen du (4); erretratatzen du (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus