Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erretransmititu, erretransmiti(tu), erretransmititzen du ad irratiz edo telebistaz errezibitu den programez mintzatuz, transmititu.
Euskal Telebistak zuzenean erretransmititu zuen atzoko partida. Berria - Kirola 2004-07-11
Futbol partida bat jartzen zuen telebistan, eta hari ahotsa kendurik partida bera erretransmititzen ari zen irratia pizten zuen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 127. orr.
"Gogor eman dio nafarrak ezkerrez area barruan..." identifikatu du Athleticen partidua erretransmititzen ari den esatariak Ismael Urzaiz baloia jotzen ikusi eta batera. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 19. orr.