Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erretorikoki adlag modu erretorikoan.
Lehen bi puntuak, hori bai, Uztapideren bidetik osatu ditu Amurizak, egoeraren elementuak erretorikoki baliatuz: "gai hau hemen ez nuen espero". J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 151. orr.
"Zer oroigarri izan dezaket neure buruaz?", galdetu zion erretorikoki bere buruari. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 179. orr.
Manifestaren kasua aipatu zuen artistak, Pasaiara zabaltzearekin, kultur egitasmo baten aitzakian nolako diru-mugimendua egon ote den galdetu zuten, erretorikoki. Berria - Kultura 2004-11-25