Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretoriko 1 izond erretorikarena, erretorikari dagokiona.

Ez zen galdera, figura erretorikoa baizik; baina, hala ere, aho batez erantzun zioten denek: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Denboraren larriaz segundo gutxi batzuetan egin behar baitu bertsolariak bere lan erretoriko osoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 186. orr.

Esaldi zati batzuk, beroaldi erretoriko batzuk, bat-bateko arrengurak, zenbait esperantza duda-mudazko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 238. orr.

Ez, ez erantzun, galdera erretorikoei erantzutea denbora alferrik galtzea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 289. orr.

Sasierudizioaren ostentazio erretoriko bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 81. orr.

Erreflexu erretoriko ezkorrari aukera emango banio -udazkeneko haizetxo gaiztoa gidari-, Euskal Herrira kolore guztietako usoak etorriko direla esanez amaituko nuke, baina txuria, hainbestek espero duguna, ez dela inoiz helduko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 95. orr.

Dinamika erretoriko honek zulo beltz baten moduko babes elektorala eragin zuen azkenean.  Berria - Mundua   2004-11-03

Estrategia erretorikoari dagokionez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.

Segmentu bakoitzari funtzio erretoriko jakin bat egokituz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.

Bat-bateko bertsolaritzan, osotasun erretorikoaren arabera eta haren zerbitzuan jokatzen du beti poetikak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 210. orr.

Hainbat segmentu erretoriko bereiz daitezke Egañaren bertsoan: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.

Bertsolari onaren ofizioaren adierazlea da, hain zuzen ere, erritmoaren menderatze erretorikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 225. orr.

Beharrezkoa da lehiakortasunaren kimera erretoriko hori kritikatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Ez ote gara etsaiaren tranpa erretorikoan erori? Ez al gabiltza konplexuz beterik?  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Harreman diskurtsiboak, ikusten denez, ez dira diskurtsoaren barrukoak; ez dituzte elkarren artean lotzen kontzeptuak eta hitzak; ez dute ezartzen esaldi edo proposizioen artean arkitektura deduktibo edo erretoriko bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.

Deitura hori, haatik, lengoaiaren erabilera erretoriko berezi batean oinarriturik dago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

Estatu horrek ez daki zer den askotarikotasuna eta praktikan ez du aniztasuna onartzen [...], nahiz eta maila erretorikoan baietz adierazi eta bere berariazko ikuspegi politikotik interpretatzeko ahalegina egin.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Garbi utz dezagun ez dela porrotaren hori jarrera erretoriko hutsa, zeren bere bizitza letrazkoa beste bizitza menturazko bat ez bizi izatearen truke bizi izan duela sentitzen baitu Borgesek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

Susmatu ere egin al huen lipar batez patu erretoriko hau izaterik, noiz eta, Saint-Lazare geltokiaren aurrean, belarri suharrez entzuten hituenean hire soingainekoaren goreneko botoia etorri-iturri zitzaion pertsonaiaren joskin-aholkuak?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 131. orr.

Literatura erretorikoan, eta literaturan beste gabe, konparazioa osagairik maiteenetakoa izan da beti. galdera itxuraz erretoriko hori guztiz bestela eta gogoz bestera ulertu behar dela esango nuke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ohartu al zarete inoiz?, galdetu du Josebak, erretoriko, Jaen aldean olibadiak lerro zuzen-zuzenetan antolatuta daude.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Demagun, esaterako, genero judiziala, "iraganeko kontuez arduratzen den genero erretoriko-pertsuasiboa".  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.

Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko-erretorikoek emango diote.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 81. orr.

4 (izen gisa)

Erretoriko xuriak, ezin du eraman ekintzaren oihartzun zehatz horrenik, gogorregia iruditzen zaio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 335. orr.

Kalte gutxien egingo lukeena erretoriko eta berriketari sail bat bihurtzea izango litzateke; txarrena, beste Mozolo eta Sagu talde bat izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus