Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erretorikan dauka gakoa; hitzaren bidez, parean dugun pertsona hori konbentzitzeko edo limurtzeko garatzen dugun gaitasunean, alegia. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 13. orr.
Jardun erretorikoak bere praktikotasuna galdu zuenean, erretorika eskolako jardun antzu bihurtu zenean, elocutioak, formulazio dotore-apainen arteak neurriz gorako garapena izan zuen aurreko biak (inventio eta dispositio) oso-osorik janez. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 101. orr.
Azken ezaugarri honek hurbilago ezartzen du bertsolaritza erretorikatik literaturatik baino. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 175. orr.
Irakurle modernoari bitxi egingo zaio beharbada erretorikaren eta persuasioaren arteko identifikazio hori. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 176. orr.
Tamalez intentzio onei loturiko erretorika izaten da nagusi eta gauzak, hein batean, bere horretan jarraitzen dute edo are okerrago. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.
Irudiaren erretorika eginkizun dago. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.
Erretorika klasikoaren kanonen egokitzapen bat da funtsean gure markoa, gaur egungo pragmatiken ekarpenez berritu eta osatua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.
Produktibitatearen inguruan erretorika ofizialak dioena ezaguna da oso: [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
Erretorika berriek, pragmatikak, antropologiak, ahozkotasunaren teoriak eta, batez ere, bertsolariek berek albora utzi ezineko arrasto baliagarri mordo bat eskaini dizkigute azken urteotan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 25. orr.
Ahozko erretorika inprobisatuak, idatzizkoarekin bat dituen baliabide testualez gainera, egoeraren araberako baliabideak ere baditu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.
[Axular] munduan izan diren erretorika-maisurik ederzaleenen pareko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.
Hiru erretorika-genero bereizten dira, kasu bakoitzean lortu nahi den helburuaren eta bideratu behar den persuasio motaren araberakoak: judiziala, deliberatiboa eta epidiktikoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.
Badakigu bertsolariak, bertso bat inprobisatzen ari denean, bost erretorika-kanonei dagozkien egiteko guztiak betetzen dituela, ohartuki zein ez. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.
ahozko erretorika (3); beste erretorika (3); da erretorika (6); du erretorikaren (3); erretorika bat (3); erretorika ere (3); erretorika eta (12); erretorika genero (5); erretorika generoetan (3); erretorika huts (3); erretorika hutsa (6); erretorika klasikoak (3); erretorika klasikoan (9); erretorika klasikoaren (3); erretorika ofizialak (3); erretorikaren bost (5); erretorikaren genero (3); erretorikari buruzko (3); erretorikarik gabe (4); eta erretorika (10); eta erretorikan (3); eta erretorikaren (9)