Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretore 1 iz eliza bateko eta eskuarki parrokia bateko buru den apaiza. ik errektore.

Los Angeleseko Saint Basil parropian ari zen erretore, baita ere frantsesen omonier eta euskaldunen abade, hala behar zelarik.  Herria   2001-09-27

Hori gertatzen balitz, erretore bakoitzak beharko omen zuen fededunen sostengua eskatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

Hurrengo igandean, elizara iritsi nintzenean harmonioa jotzera, aitorpenek on egiten zutela esan zidan don Hipolito erretoreak agurtu orduko, tarteko beste konturik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

Erretoreak eman dit zigilua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Artean basilikako erretore zen On Inozentziok (g.b.) Euskadi Irratiari jakinarazi zionez, Teok ez zuen batere asmatu deia egin zuenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 27. orr.

Ikasteko zuen gaitasunaz oharturik, San Klemente parrokiako erretoreak, aita Mathieuk, ttipi-ttipitik gerizatu zuen eta Joanttok erretorearekin ikasi zuen leitzen eta kontatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Errazagoa izanen zitzaion, Eiheralarreko erretorearen liburua orduan ezagutu balu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

Gerlaren berri bazekien Arnegiko erretore Donetx apezak, bere adineko anitz gizonek bezala, ezen 1914-1918koa egina zuen, hain bortitza izan zena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 140. orr.

-Erretore jaunak, hitz egin aurretik, alkate jaunaren iritzia zein den jakin nahi du.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 307. orr.

Ez baitzen komeni herrian inork jakitea basozainak erretore jauna harrapatu zuela baimenik gabe ehizan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.

Teillary gure jaun erretorea ez da hemen egun hauetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Gero Mugerreko erretore, gero Ezpeletakoa 1953tik 1972raino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 109. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gure erretore nagusia higatzen hasia, ez baita gazte haietarik: curriculum normal bat egina izan du, gaztaroan bikario, gero erakasle, gazte mugimenduetan omonier, katixima arduradun.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 70. orr.

Duela bi mende, erran nahi baita XIX.ean, Lacroix, Baionako apezpikuak, Arnegira izendatu zuen Errecart erretore berriari galdegin zion Ondarrolako lana ere egin zezan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 37. orr.

-Toki altuegia erretore apal batentzat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 160. orr.

Pentsatzen diat hi, eta Teillary erretore ohia dela asmatzen dudan hire ondoko herritarra, biziki okupatuak izan zaretela anartean, ezkontza, bataio, meza eta ehorzketekin...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Erretore zin egilea paradaz baliatu zen han zirenei gogorazteko elizako eginbideen konplitzeko obligazioa zutela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Bihar San Juan de Ortega fama handiko herrira eta beregisako erretore ostalariak errezebituko nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 96. orr.

Zerbait horrek haragizko erretorea eta burmuinezko erretorea hartu eta ringera igotzera behartzen ditu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 164. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Handik mende batera, Aurelianok, Aquileako erretore-laguntzaileak, jakin zuen Danubio ibai ondoan monotonoen (bestelako deituraz anulareak) sekta berri-berriak sinesten zuela historia zirkulu bat dela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.

Honengandik jakin zuen Teillary erretorea eta Bordaguibel erretore-laguna baserri batean bizi zirela, Larrun mendi hegian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.

-Bakarrik hilabete zenbait daramatzat herri honetan -abisatu zuen parrokiako erretore-laguna zen Michel Bordaguibelek-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Erretore-lagunaren galderak baretu zuen Joantto eta Domengaren arteko tirandura, berak batere nabaritzen ez zuena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Erretore ordeetan bazela neska bat, BZ, nire aspaldiko ezaguna, eta harekin hitz egingo nuela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 141. orr.

4 erretore etxe (orobat erretoretxe g.er.)

Imiruriko Erretore etxeak Arabako Bertsolari Gazteen Topaketak 2004 jasoko ditu asteburu honetan.  Berria - Kultura   2004-01-07

Emazte hura, Agatha, Domengarekin, eta beste emazte batzuekin, erretore etxearen garbiketaz, soinekoen zuriketaz eta jakien armairuan sekulan deusen eskasiarik ez zedin izan arduratzen zen fededun bat zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.

Aurten 800 urte bete dira Organyako Predikuak egin zirenetik; Predikuak katalanezko lehen testuak dira, Organyako erretore etxean aurkituak.  Berria - Mundua   2004-09-11

Herrirantz joan zen, lasai, atorra has, besorik gabeko barnekoa lotu gabe, bezperakoa bezain beroa izanen zela iduri zuen udako goiz hartaz gozatuz eta, erretore etxean sartu zen, guardak iratzartzen hasten zirenean hain zuzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 143. orr.

Bere tristura ulertzen zuten, baina bilatzen zituen harriak nonahi egon zitezkeen, hala eliza bateko hormetan nola erretore-etxe baten sotoan edo ermita baten aldarean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 105. orr.

Erretore etxe ohiko jangelan egokitu zioten bulegoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus