Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretor (orobat erretorr- g.er. eta ertor g.er.) iz ipar erretorea.

Berriki hila zen bestalde Eñaut Arhanegoiti, etxeko hirugarren senidea, 36 urtez Arrokiagako erretora izan ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 337. orr.

Ehorzketa kartsu eta hunkigarriak izan ditu Manex Hounçarren gure erretorak, zeru gainetik begira beza hemen penetan utzi dituen guzier. har dezagun uztailaren 16 a arte gure erretora falta izanen dela.  Herria   2004-09-02

Hazparneko erretora zen Martin Etxeberri eta Azkaratekoak Mixel Etxeberri.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.

Gaurko gure gomita, Baigorrin sortua, Irisarrin erretora, Emile Larre.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 119. orr.

Junes Casenave-Harigile, Altzaiko erretorra arras ezaguna da Amikuze aldean.  Herria   2004-02-05

Erretorak ez zaukun beti bisai ona egiten.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 28. orr.

Orano handiagoa izan zen Armagnague erretoraren iraüpena: 1871an sortürik, 48 urtez egon zen hebenko artzain (1910-1958).  Herria   2001-11-15

Joakin Jauregui, François Dardan parropiako erretorak kargu berri bat ukan du Apezpikua ganik.  Herria   2004-11-11

Ez nahiz nola-nahika jokatu egintza handi hortan, joan zen lehenik Arzeko jaun Erretoraren gana eta bere argiak galdatu ziozkan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 204. orr.

Eta denbora hartan Ahetzeko jaun Erretora zen Duhalde, geroztik Baionara erretor jin beharra zena.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 160. orr.

Ohi den bezala jaun erretorrak benedikatu ditu toki berriak guzier bisitarazi aintzin.  Herria   2001-02-22

Bihotzez bat eginez erretorrarekin.  Herria   2005-04-21

Beharrik lau behar diren wiskean jokatzeko; eta hemen nola bertako erretora baizik ez baitago, neure izeba hilezkorra erreguka ari izan zait egun batzuk eskain diezazkiodan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Buruilaren 25ean, Roger Idiart erretoraren eta elizako laguntzaile guzien inguruan, besta eder bat izan dugu, Aita Lucien Zaldua omenduz.  Herria   2005-10-20

1801-ean erretor sartu zen Beñat Suhare, Donibane Lohizunen sortua, Ziburuko bikari izana Saint-Esteben erretoraren denboran Pochelu parropiako erretorraren, Jules Lahargou herriko seme meza emailearen eta komunianten inguruan.  Herria   2003-07-31

Mendiboure Aiherrako erretorak Puyol-eri 1890.05.08, ANF F19/6025-79.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus