Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretolika 1 iz hizketa luze eta aspergarria.

Gelditu dira beraz korrikalariak, eta txintxo-aurpegia jarri ere bai erretolika entzuten duten bitartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.

Buruz dakizun erretolika kontatu diezu, anekdotak eta guzti, zenbat errematxe dituen, zein zailtasun izan ziren jasotzeko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 25. orr.

Sinn Feineko presidente Gerry Adamsek herenegun eskatu zuen bake prozesuaren inguruko erretolika bukatzeko eta epe laburrean autonomia itzultzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Hortxe dugu geure Errege gehien maite zuen erretolika: tronua eta iskiluak aldarearen zerbitzutan, eta bera Jainkoaren zerbitzari leial.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 185. orr.

Haiek berehala bota zigutean erretolika, eriaren berme konstituzionalak eta istorio.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.

-Erretolika horrekin ez nauk hunkituko!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 87. orr.

Euskal Herriko talderen bat tartean denean epaileek entzun behar izaten duten erretolika izaten da hori.  Berria - Kirola   2006-04-18

Sermoi kutsuko erretolika horiek, dudarik gabe mundu tradizionalekoak direnak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

Erretolika guztiak, sermoiak zertarako?  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 133. orr.

-Aizu, ez etorri niri erretolika horrekin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 27. orr.

Txekhov ez da sermoi eta erretoliken zalea baina ezarian-ezarian haren kontakizunetan maitasuna, gorrotoa, handinahia, desengainua, egia, heriotzaÉ gizakia betidanik kezkatzen duten gai nagusi guztiak agertzen dira.  Berria - Kultura   2004-07-15

Iruditzen zitzaidan ero baten erretolika entzuten ari nintzela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Oraindik ez dut bukatu neure erretolika, maitea...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

Beti erretolika bera!  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Alde egin beharra daukat, bestela Merton-ek erretolika ederra botako dit berriro...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.

Fiskal ergel hori erretolika luzean jardun zen, haurtzaroaren errespetua gora, heziketa demagogikoa behera...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 411. orr.

Zeren ez baitzuen noski sinetsiko obispoaren erretolika eskerzale zuri hori guztia...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 90. orr.

Erretolika apainduan luzatu beharrean, noiznahi ttaka juzku zorrotz eta bihurriantzak emateagatik izan dira errezeloz eta begiratu txarrez hartuak munduko tiporik onenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 204. orr.

Ina txunditu hezakeen hire erretolika merkearekin, baina Mariasunek berehala hartu zian hire benetako neurria. abertzale demokratikoen erretolika hutsala, Euskadi ahotan beti.     «Bizia lo», 2003 - 124. orr.

Katarren nagusia ez zen ulerbera agertu nire erretolika frantziskotarraren aurrean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 20. orr.

Hotela erakutsi genien, eta gauzak nola zeuden zehatz-mehatz adierazi, baina erretolika alferrekorik gabe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

Ezin gelditu hala ere betiko erretolika beste behin errepikatu gabe: jarritako guztia jateko, kontuz ibiltzeko, etxera idazteko, ondo portatzeko...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 50. orr.

Lasai egoten zen errepublikarren, CIAren eta Rudolph Giuliani-ren aurkako erretolika suminei ekiten nienean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.

Parlamenti buffi (Erretolika irrigarriak) izenburuaren pean bildutako hiru liburu hauek 1971tik 1977ra bitartean idatzi nituen. ingurumenaren aldekoek garapenaren aldekoei egindako kritikek eragina izan dute nazioarteko erakunde ezagunenen erretolika burokratikoan.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Espero izatekoa zen betiko erretolika militarista eta arraza arioaren dohainen goraipamena aurkitzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 209. orr.

Adierazpen asko ohiko erretolikari jarraituz eginak izan dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Ez neukan norekin barrena askatu, Aloñari kontatzen banion egundoko erretolika botako baitzidan, esanez nirea zela erru guztia, eta benetan gaizki pasatzen ari zena gure auzo eta laguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 110. orr.

3 (hitz elkartutean)

Txoriburuak bere makila ezkerreko besagainean jarri zuen, eta sekulako gogoeta eta adierazpen erretolika bat hasi zuen, ondrari eta zuhurtasunik gabe esaten diren hitzei buruz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus