Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eritegia, hor gizon herresta batzuen lana zen artatu baino gehiago hiltzea; erretokia, azkenik, alimaleko bastiza bat, tximinia gora batekin, ixtant guziz gure etorkizunaren bidea nundik zen erakusteko gisan, ke zirimola baten puntan, negu karroinduan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.
Buchenwald-eko herio zelaia bisitatu zuelarik erretokia nolakoa zen ezagutu zuen barnetik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 186. orr.
Manikarnika erretokira heldu arte ez da gelditzen hiletako musikarien soinu neurtu, zabulari eta aspergarria. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 193. orr.
Edo bai, baina gerla bururatu eta zenbait urtera baizik ez zuen baieztatu erretoki haien sekretu lazgarria. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 186. orr.
Orain nire zeregina, / zuhurkerian ibiltzea, / bihurtu baita ezina / erretokiak piztea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.
Maiatz ondar hortan estrenatua izan da Miarritzen gorputz-erretoki berri bat, Angelu, Baiona eta Miarritzek manatua. Herria 2004-06-17
Erretokian ez da mezarik emaiten, zonbait "funerarium"-etan bezala. Herria 2004-06-17
Politika errealitateen artea da, eta ez opio-erretokia. Berria - Euskal Herria 2004-05-15