Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretiratze iz norbaitez edo zerbaitez mintzatuz, dagoen tokitik joan edo baztertzea; adin jakin batera iritsiz, lanbidea eta kidekoak uztea, eskuarki erretiroa jasoz.

Gazako erretiratzea gauzatzeko, soldaduek psikologikoki prestatzen hilabeteak eman dituztela esan zion berriari, erretiratzea hastear zela.  Berria - Harian   2005-08-17

Erretiratzearen ondorengo hiru hilabeteotan soldadu israeldarrek hamabost ekintzaile hil zituztela zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2006-03-09

Israelek eta PANek hitzartuko beharko lukete erretiratzeen plana.  Berria - Mundua   2004-11-18

Hedatze eta ondorengo erretiratze honen kausak aztertzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.

Colin Powell amerikar Estaduko segetarioak berak du erretiratze hori salatu, eta Paul Bremer armaden buruak gauza bera erran du.  Herria   2004-05-20

Bizitza Mundu Berrian berriro hastera kontinente zaharreko arazoetatik libratzeko irrikak bultzatu zituen, eta erretiratze hori egiteko izan zuten itxaropenaren baikortasuna bat zetorren amerikarren belaunaldi bizia bere nahitaezko itzulera egiten ari zen damuaren bizitasunarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 378. orr.

Batzuetan esan izan da Ekialdeko Erromaren ideal aszetikoa bere garaiko mundutik erretiratze antzua zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Erretiratze lotsagarria izan zen.  Berria - Mundua   2006-02-28

Estatu Batuek ezingo dute Iraketik erretiratze duinik egin, beren presentzia ez delako izan duina.  Berria - Mundua   2004-05-23

Alde bateko erretiratzerik ez du nahi Liga Arabiarrak.  Berria - Harian   2006-03-30

Bere irudipenezko usteak atsekabetzen du Hesiodo, hots, Aro Iluneko jendeari eutsi zioten argi ahul hauen erretiratzeak betiko iluntasunaren hasiera iragartzen duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Aurreikuspen eta Erretiratze funtsetan jarritako diruak %25 egin du gora.  Berria - Ekonomia   2004-01-09

Beste hitz batzuetan esanda, langileen aldez aurretiko erretiratze planarekin jarraituko dutela.  Berria - Ekonomia   2004-01-04

Filemon Galarzaren arabera, berriz, erretiratze lanak «zentzuz» egingo dira.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Bigarren berria, etxe bat erosi duela bost miliun eurotan bere erretiratze denbora jinen zaioneko.  Herria   2004-10-07

Likudek ere gaitzetsi du Sharonen alde bakarreko erretiratze egitasmoa.  Berria - Mundua   2004-01-07

Epe laburrera erretiratze osorik gertatzea baztertu zuen, baina, Reidek.  Berria - Mundua   2006-03-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus