Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretiratu, erretira(tu), erretiratzen 1 da ad norbait edo zerbait dagoen tokitik edo egoeratik joan edo baztertu.

Mauresmok irabazi du Australiako Irekia, Henin-Hardenne erretiratu ostean.  Berria - Kirola   2006-01-29

Votre service!, esan, eta mahaitik erretiratu zen bi pauso, lagunari tokia egiteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Kontatzen dute 1818an [...] joko mahaiaren inguruan bi aurkari geratu zirela, gainerakoak -diru edo gogo faltaz- jokotik erretiratu zirenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

Lanak ondo doazela ikusi eta bere gelara erretiratu da atseden hartzera.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 13. orr.

Darfurko talde matxinoak Khartumekiko elkarrizketetatik erretiratu dira.  Berria - Mundua   2004-07-18

Salara erretiratu eta adi geratu zen, Karlosek ostatariari zerbait kontatuko ote zion beldurrez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

Istilu bat lehertzeko zorian, amak pazientzia eskatzen zion aitari, aita amarekin haserretzen zen, eta elkarri xaxa eginez jardun ondoren, ama sukaldera erretiratzen zen negarrez hasteko puntuan, eta aitak egunkariaren atzean ezkutatzen zuen frustrazioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Egunean gutxienik bi orduz irakurri behar zuela erabakia zuenez, epe hori iragan artean ez zen ohera erretiratzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 151. orr.

Belateko gaina karlistek defendatua eta lubakiez babestua ikusi zuenean, Eugi aldera erretiratu eta Olaberriko mendatetik abiatu zen gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Ohi baino askoz goizago erretiratu zen ostatura, afaria amaitu arte ere itxaron gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 255. orr.

Desertua leku berezia da, eta hara erretiratzen ziren antzinako denboretan munduaz aparte -gizarteaz, hiriaz aparte- bizi nahi zuten guztiak,.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Hil baino bi urte lehenago, La Verna mendiko eremitorio baztertura erretiratu zen, bere lagun-min anai Leonekin. beste anaia guztiak lotara erretiratu zirenean, zarata handi bat entzun zuen klaustroan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 31. orr.

Haraxe erretiratua izango zela seguruen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

Erleak erlauntzetara erretiratzeko orduan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Pinochet Armadatik erretiratu zen eta bizi osorako senatari izendatu zuten, baina Londresen atxilotu zuten.  Berria - Mundua   2004-08-27

-Ez, aita, erretiratuta nago negoziotik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 202. orr.

-Amodiotik erretiratua zaudela diozu, desorekatu zintuen nahigabe batetik irten eta zeure izaera berriro nibelatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

Bere koinatua ere txokora telebista ikustera erretiratu zela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

Sasoikoak (--?) banaka batzuk bakarrik gara; ia dena jubilatu jendea dabil, zeregin latzetatik latzagoa den zer eginik ezera erretiratuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

«Nazioarteko okupazio indarrak erretiratzeko» eskatu du FPIk.  Berria - Mundua   2006-01-18

Etzi, 16.49an erretiratuko da eguzkia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.

2 (gauean) etxeratu.

Nire lantokiko gaxte odolgabeak apezkumeak baino goizago erretiratzen dituk gauaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Zergatik erretiratzen zarete denok hain goiz?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 277. orr.

Gauerdian bukatu zen festa, pozik handienaz, eta orduan erretiratu ziren denak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

3 gudarosteak eta kidekoak atzerantz egin.

Haren asmoa, hasieran, muga itxi eta armada karlistako soldaduei Frantziara erretiratzea galaraztea zen, baina hori ezinezkoa zen erabat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

Biharamunean Urantziara erretiratu ziren liberalak presaka eta muturka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

Goizean jakin baitzuten hegoaldean, Tellamendiren atzean, CNTko bi batailoi frontetik erretiratu zirela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Erretiratu zirenean, alemanek zubiak bota eta minaz erein zituzten bazterrak, ibi inguruetako bi aldeetan bai eta bestaldeko ertzean ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Itunari jarraiki, Irlandako 26 konderritatik erretiratu zen Londresko administrazioa eta armada.  Berria - Harian   2005-07-29

Shimon Peres buru duten laboristak gobernuan sartuz gero, Sharonek gehiengo parlamentarioa eskuko izango luke Gazatik erretiratzeko plana bideratzeko.  Berria - Mundua   2004-08-20

Lurralde okupatuetatik erretiratzeko erabakiak gizarte osoarena behar du, ez soilik alderdi batena.  Berria - Mundua   2004-05-04

Mexikok Habanan duen enbaxadorea erretiratu eta Kubako ordezkaria kanporatu izanak ez dela «harreman diplomatikoak haustea» esan zuen atzo Gobernu mexikarrak.  Berria - Mundua   2004-05-04

4 adin jakin batera iritsiz, lanbidea eta kidekoak utzi, eskuarki erretiroa jasoz.

Suhiltzaileek hainbat mobilizazio egin dituzte azken egunotan 55 urterekin erretiratu ahal izatea eskatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

69 urte dituela erretiratuko da munduan den kantaririk onenetakoa.  Berria - Kultura   2004-01-25

Nik, erretiratu aurretik, beste Tour bat korritu nahi nuen, nahi dut, kosta ahala kosta.  Berria - Kirola   2004-05-04

Portugalen irakasten zuelarik soldata ederra irabazten zuen, orain erretiratua da eta bertute handiko pertsona eredugarriaren bizia darama.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

"Hirurogei urterekin erretiratu behar diat", abisatu zion Egañazpiri.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 70. orr.

Hauxe dut beharbada azken aukera gailurra jo eta diru apur batekin erretiratzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.

Erretiratzeko adina 85 urtera atzeratu beharko litzateke.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

Navalen 578 langile aurrez erretiratzeko espedientea, tramitera.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Beste 52 behargin aurrez erretiratzeko plana onartu eta BBK-k amaitutzat eman du prozesua.  Berria - Ekonomia   2004-12-31

Egun Izarrek dituen 11.000 langileetatik %40 inguru aurrez erretiratzeko asmoa du exekutiboak.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Zeppo, anaiarik gazteenak, film gutxi egin zituen bere anaiekin: 1935ean erretiratu zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 192. orr.

Urbiako Udaleko idazkari izan zen Don Fermin urte askoan, erretiratu zen arte, haren alabak nekazari aberats bat esposatu zuenean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

Urteak zeramatzan dantzaldirik edo festarik huts egin gabe, eta ez zuen ematen erretiratzeko asmotan zebilenik: emanaldietarako txaketak eta gorbatak lehen egunean bezain txukun jarraitzen zuten bere entsegu gelan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Izan ere, nagusi eta zuzendari aspaldikoa erretiratu egin zen eta klinika, hiritik kanpoaldean zegoen villa moduko bat, saldu egin nahi zuen lehenbailehen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 36. orr.

Erakunde hau erretiratutako ofizialek osatzen dute.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 43. orr.

Huraxe omen zen borreroa izatekoa, Domingo erretiratzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Denboratxo bat zeraman irakaskuntzatik erretiratuta eta bakar-bakarrik bizi zen etxetxo urrun hartan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 69. orr.

Pettan Lacaze lanetik erretiratua da berriki baina oraindik ongi da gorputzez, izpiritua beti berdin zorrotz dauka eta bihotza emankor.  Herria   2001-05-24

· Erretiroan bezala bizi naiz, bizitzaren gorabehera garrantzitsuenetik erretiratua, ofiziotik erretiratua,  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 344. orr.

• 5 du ad dagoen tokitik edo egoeratik kendu; baztertu, urrundu.

Vioxx artritisaren aurkako botika erretiratu egin dute.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Bageneukan botikaren fitxa teknikoan ohartarazpen txiki bat jartzea, baina zentzuzkoena sendagaia erretiratzea zela iruditu zitzaigun.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Erretira ditzaten «gezurrezko mezuak» produktuen publizitatetik; esaterako, «airea garbitzen du», edo «produktu naturala».  Berria - Gaiak   2004-11-23

WWF Naturarentzako Mundu Funtsak arbola hilak ez erretiratzeko eskatu du.  Berria - Gaiak   2004-10-26

'Science' aldizkariak Hwang Woo-suken ikerlanak erretiratu ditu.  Berria - Gaiak   2006-01-14

Gasteizko udal haur eskoletako Langileen Batzordeak atzo iragarri zuen auzitara joko duela PPk uztailaren 27an izenpetutako dekretua erretiratzen ez badu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Atzera egin, eta gorputza erretiratu zuen Noraren aitak baranda gainetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 102. orr.

Gero, ohean agondu, eta tapakiak erretiratu zituen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 26. orr.

"Noiz erretiratu behar dituzte marmol puska horiek?", esan zuen Agustinek bonbak txikitutako monumentuaren hondakinei begira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Zerbitzari gazte bat inguratu zitzaigun oraingoan eta edalontziaren kristal pusketak hasi zen kontu handiz erretiratzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 87. orr.

Angelok eskua erretiratu zuen nire kopetatik eta, besterik esan gabe, alde egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Ez zela gose esan eta platera erretiratu zuen arrebak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 17. orr.

Afaldu gabe nengoen, eta ailegatu nintzeneko aspaldi zeuden erretiratuak barraren azal zikina beztitzen duten pintxo itxuragabeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Erretiratu zuten gorputza eta itxi zen haientzat berriro horrelako saminaren testigu izango ez zen atea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Aurpegira eraman nuen gero argia, baina berriro erretiratu nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Maindirea erretiratu nuen tentu handiz, ez nuen eta Ada esnatu nahi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Pentsiora heldu zenetik -ia egun oso bat- ez zuen leihatetik begiratu; are gehiago, gortinak ere ez zituen erretiratu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.

Baldarkeria deituko al hiokeen? -mikaztu zitzaidan Ada, eta begirada erretiratu zuen eskaileretatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 51. orr.

Hantxe geldirik hura, aireratzeko prest, itxuraz; erretiratuak zituzten Shell-tankeak, baina artean helizeak martxan jarri gabeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Jaungoikoak bere babesa erretiratuko balio, munduak ez luke begien itxi-ireki bat ere iraungo.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 287. orr.

-Konpañero, oraintxe esan dituan hitz horiek erretiratzea agintzen diat! -Romanek, handikiro.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Hango irakasleak ofizial erretiratuak ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Itsas administrazioko komisario erretiratua da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

Kontua ez da hemen bukatzen; zeren eta bere garaian etorkin erretiratuen seme-alabek ezkondu eta beren seme-alabak izaten baitzituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.

Bazter guztiak piparen keaz betetzen zizkion husar-teniente erretiratu bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Marinelak, baina gehienbat gezurrezko marinelak edo marinel erretiratuak, painulua lepoan eta txano biseraduna buruan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Kondairen lilura ahazteko oraindik aski gaztetxoa zela, osaba militar erretiratu batek aberriaren aintzak eta izugarrikeriak kontatzen zizkion Rufini.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Barau luzeek eta bizitza erretiratuak aldarazi egin zuten andre gaztearen kera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.

Bizimoduko aldaketa batekin batera etorri zen joera berri hori: izan ere, bizitza erretiratua egiteari pixka bat utzi, eta biziberritze sozial eta sexualeko aldi bat estreinatu zuen, beldurra eta depresioa gainditu eta bizitzara itzulirik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

7 (era burutua izen gisa)

Hamarreko txikian aritu zen hobekien, agian, Joseba Beltza etxarriarra, oso ongi sartu baitzen bere auzoko eraikuntza lanak bukatu eta zer eginik ez zuen erretiratuaren larruan.  Berria - Kultura   2006-03-07

Talde bakoitzean erretiraturen bat ere badutela gaineratu du Aranburuk.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Luxembourgeko erretiratuekin kroketean aritzera joanen ote naiz?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

Erretiratuek eta ezinduek dituzte pentsio handienak; 806 euroko pentsioa EAEn eta 680 eurokoa, berriz, Nafarroan.  Berria - Ekonomia   2004-09-07

Anachorêtês, jatorriz bizitza praktikotik erretiratuei aplikatzen zitzaien, bai beren buruak kontenplazio filosofikora emateko, bai gehiegizko zergen aurka protestatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.

Erretiratuen elkarteko adarra da Beti Alai.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 120. orr.

Baratzea, animaliak, etxea... baina hemen... arratsaldero erretiratuen etxean egiten dugu bat, kartetan aritzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 134. orr.

Erretiratuen egoitzan ez zegoen Andoniren mailako diplomatikorik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 128. orr.

Denak ziren erretiratu itxurakoak, hogeita hamar inguruko emakume bat izan ezik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 155. orr.

Gehienetan, Al filo de lo imposible programaren ikusle okituak izaten dira, ohartu berri direnak hiriko erretiratuen pasealekura kondenatuak izateko bezperan daudela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldera erretiratu (5); armada erretiratu (3); aspaldi erretiratu (3); atbk aurrez erretiratu (3); aurretik erretiratu (4); aurrez erretiratu (18); aurrez erretiratu gura (3); aurrez erretiratu nahi (7); bakartietara erretiratu (3); bat erretiratu (5); batera erretiratu (8); batera erretiratu zen (6); bere gelara erretiratu (5); berehala erretiratu (3); da erretiratu (3); dendara erretiratu (3); edo erretiratu (4); ere erretiratu (6); erretira dezan (5); erretira ditzan (4); erretira etxean (5); erretiratu ahala (4); erretiratu arren (4); erretiratu aurretik (10); erretiratu baino (4); erretiratu baino lehen (4); erretiratu baitzuen (3); erretiratu bat (3); erretiratu batek (4); erretiratu baten (8); erretiratu behar (21); erretiratu behar izan (7); erretiratu beharko (3); erretiratu da (19); erretiratu dira (12); erretiratu ditu (8); erretiratu dituzte (3); erretiratu du (5); erretiratu dut (3); erretiratu egin (66); erretiratu egin behar (5); erretiratu egin zen (32); erretiratu egin ziren (5); erretiratu egingo (14); erretiratu egingo da (3); erretiratu egiten (8); erretiratu eta (48); erretiratu eta gero (4); erretiratu ezean (7); erretiratu ginen (4); erretiratu gura (4); erretiratu gura ditu (3); erretiratu izana (3); erretiratu nahi (19); erretiratu nahi ditu (4); erretiratu nahi du (4); erretiratu nahi duela (3); erretiratu nintzen (8); erretiratu nuen (8); erretiratu ondoren (14); erretiratu ostean (8); erretiratu zela (8); erretiratu zen (93); erretiratu zen bere (4); erretiratu zen eta (4); erretiratu zenean (5); erretiratu zenetik (4); erretiratu zion (3); erretiratu ziren (31); erretiratu zirenean (6); erretiratu zituen (11); erretiratu zituzten (3); erretiratu zuen (23); erretiratu zuten (6); eskua erretiratu (17); eskua erretiratu zuen (7); eta erretira (3); eta erretiratu (23); eta erretiratu egin (9); etxera erretiratu (4); gabe erretiratu (6); gazatik erretiratu (6); gelara erretiratu (10); gelara erretiratu da (3); gelara erretiratu zen (4); handik erretiratu (4); hotelera erretiratu (3); hura erretiratu (3); iraketik erretiratu (6); leku bakartietara erretiratu (3); logelara erretiratu (3); lotara erretiratu (3); mundutik erretiratu (3); noiz erretiratu (4); orduan erretiratu (3); soldadu erretiratu (3); soldaduak erretiratu (8); tropak erretiratu (5); tropak iraketik erretiratu (3)

aldez aurretik erretiratuko (3); aurretik erretiratuko (4); aurrez erretiratuko (8); aurrez erretiratuko ditu (3); aurrez erretiratutako (3); erretiratua baitzen (3); erretiratua bizi (3); erretiratua da (5); erretiratua zela (4); erretiratua zen (29); erretiratua zen eta (5); erretiratuak dira (3); erretiratuak ziren (5); erretiratuen alderdia (3); erretiratuko balitz (3); erretiratuko da (8); erretiratuko dela (5); erretiratuko dira (4); erretiratuko diren (4); erretiratuko ditu (10); erretiratuko dituela (16); erretiratuko dituen (3); erretiratuko dituzte (5); erretiratuko dituztela (5); erretiratuko du (5); erretiratuko zela (5); erretiratuko zirela (3); erretiratuko zituela (4); erretiratuta dago (3); erretiratuz gero (4); eta erretiratuen (5); etxera erretiratua (3); etxera erretiratua zen (3); etxerat erretiratua (3); gelara erretiratua (3); iraketik erretiratuko (3); militar erretiratuk (3); militar erretiratuko (3); orain erretiratua (3); soldaduak erretiratuko (12); soldaduak erretiratuko dituela (5); tropak erretiratuko (6); tropak erretiratuko dituela (3); xaharretxerat erretiratua (4); xaharretxerat erretiratua zen (4)

aldez aurretik erretiratzea (3); aurretik erretiratzea (4); batzuetatik erretiratzea (4); da erretiratzea (3); erretiratzea da (6); erretiratzea erabaki (19); erretiratzea erabaki zuen (9); erretiratzea erabaki zuten (3); erretiratzea eskatu (4); erretiratzea eskatzeko (3); erretiratzea eta (9); erretiratzea ez (4); erretiratzea izan (3); erretiratzea onartu (4); erretiratzea zen (4); erretiratzeak eragin (3); erretiratzearekin batera (3); erretiratzearen alde (3); erretiratzearen aurka (4); erretiratzearen kontra (3); erretiratzeari uko (3); erretiratzeari uko egin (3); eta erretiratzea (5); ez erretiratzea (3); gazako erretiratzea (7); gazatik erretiratzea (11); gazatik erretiratzearen (4); hautagaitza erretiratzea (3); iraketik erretiratzea (5); soldaduak erretiratzea (5); tropak erretiratzea (8); zati batzuetatik erretiratzea (3)

aurrez erretiratzeko (18); aurrez erretiratzeko asmoa (3); bertatik erretiratzeko (3); cpe erretiratzeko (4); erretiratzeko adina (8); erretiratzeko agindua (3); erretiratzeko alde (4); erretiratzeko alde bakarreko (4); erretiratzeko asmoa (12); erretiratzeko asmoa agertu (4); erretiratzeko asmorik (5); erretiratzeko aukera (3); erretiratzeko duen (5); erretiratzeko erabakia (6); erretiratzeko eskaera (3); erretiratzeko eskatu (34); erretiratzeko eskatu dio (5); erretiratzeko eskatu du (5); erretiratzeko eskatu dute (5); erretiratzeko eskatu zion (10); erretiratzeko eskatzen (4); erretiratzeko eta (5); erretiratzeko garaia (4); erretiratzeko manua (3); erretiratzeko ordua (6); erretiratzeko plana (23); erretiratzeko plana onartu (4); erretiratzeko planaren (8); erretiratzeko planari (4); erretiratzeko prest (3); erretiratzen ari (12); erretiratzen bada (5); erretiratzen da (10); erretiratzen denean (4); erretiratzen denerako (3); erretiratzen diren (4); erretiratzen ez (5); erretiratzen hasi (16); erretiratzen hasi zen (5); erretiratzen hasi ziren (7); erretiratzen zen (8); eskualdetik erretiratzeko (4); eta erretiratzeko (6); etxera erretiratzen (3); ez erretiratzeko (5); ez erretiratzeko eskatu (4); gazako kaleetatik erretiratzeko (3); gazatik erretiratzeko (51); gazatik erretiratzeko alde (4); gazatik erretiratzeko duen (3); gazatik erretiratzeko plana (17); gazatik erretiratzeko planaren (7); gazatik erretiratzeko planari (4); gazatik erretiratzen (3); indarrak erretiratzeko (3); iraketik erretiratzeko (9); israel gazatik erretiratzeko (3); israel gazatik erretiratzen (3); israelek gazatik erretiratzeko (4); kaleetatik erretiratzeko (3); langileak aurrez erretiratzeko (3); mugetara erretiratzeko (3); okupazio indarrak erretiratzeko (3); plana erretiratzeko (6); proposamena erretiratzeko (4); sharonek gazatik erretiratzeko (5); soldaduak erretiratzeko (11); soldaduak erretiratzen (4); tropak erretiratzeko (13); tropak erretiratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus