Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erretentxo iz erreten txikia.
Harriaren azalean egindako erretentxoaren ertzetan diamante-printzaren bat altxatuko zen, agian, baina besterik ez. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 79. orr.
Apur bat honuntzago, arro sakan horien parera etortzeaz batera, Oñati aldeko aire bafada beroagoak behetik gora bultzatuta, aire kanal erretentxoan, hor azaltzen da berriro laino mehar ttattar bat, bertan formatzen eta gorpuzten doana, loditzen eta giharretzen, betetzen eta gizentzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.
Joseph Asscherrek akatsaren nondik norakoa markatzen zuen marra bat egin zuen diamantearen gainean, altzairuzko labana sendo finkatzeko moduko erretentxo bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 79. orr.