Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herriko astekariak informatzen zigunez, Sipsey eta Onzell zeuden sukaldari, Big Georgek, berriz, erretegiaren ardura zeukan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 107. orr.
Aratsean, afaria portuko erretegian. Herria 2001-09-06
Bestalde, portuko erretegian, Itsas Begia elkarteak muntatua du lehengo arrantzale barkuez erakusketa herrikoi bat. Herria 2005-03-24
Zenbait geletan edo bertze erretegi batzuetan gutienez hamar labe ziren lerroan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 186. orr.
Erretegian bakarrik gaudela ohartu gara, eta Joxeaustin taberna ixteko gure zain egongo dela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 212. orr.
Harry eta biok afaltzeko elkartu ginen Mike&Tony's Steak House-n, Bosgarren Etorbidearen eta Carroll Street kalearen arteko kantoian dagoen erretegian. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Horri esker, adibidez, "produktuaren gastronomia" (erretegietan ohikoa dena) eta hainbat eratako establezimenduak (sagardotegiak, landa-etxeak, etc.) indartu eta hobetu egin dira eta idazlan honetako beste atal batean aipatu dugun "kontsumo kritikoa" zabaldu da, hein xume batez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.
Semea hil zitzaion eta erretegira eraman zuten, aitak ikusi gabe. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 79. orr.
Bat garako xefa-ordea zen, beste bat erretegiko hilkien disekatzaile. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.
Ben-Hinom deritzan haranean zegoen Tofeteko erretegia ere profanatu zuen; horrela, ezin izango zion inork ere suari eman bere seme nahiz alabarik, Molok sasijainkoari eskaintzeko. Elizen arteko biblia 2 Erg 23,10
Hiru uztarri ariko dira, BBK Sarian lehen hiru postuetan sailkatutakoak: Intxorta Erretegia, Letea Jatetxea eta Ixama. Berria - Kirola 2006-02-14
Aia eta Zarautzen arteko bertso desafioa egingo da bihar, 21: 00etan, Urdaneko (Aia) Begoña erretegian. Berria - Kultura 2004-12-10
Anitz leku hartuko ditu: pilota plazako gela, xardin erretegia, animazio gunea, Ravel entzunegia eta Urdazuriko kirol gela. Herria 2001-05-24
Haien etxeak fatxada bat zuen Saint-Jacques kale aldera, eta han erretegi handi bat zegoen, Gavard izeneko gizon prestu batek zuzentzen zuena, zeinaren emaztea birikeriaz hil baitzen, hegaztien usain gantzatsuen erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.
Tokia ezaguna nuen: erretegi arrandiatsu bat, landa-minaren aitzakian kanporatzen diren hiritarren sabelak betetzen espezializatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.
Hendaian, bulta huntan eztabadak badira zikin eta ondarkinen gainetik, herriak erabakirik Irun eta Hondarribiarekin partzuer jarriko dela Irunen egitekoa duten zikin erretegi handiarentzat. Herria 2003-10-23
Gorputz-erretegi bat Miarritzen. Herria 2002-11-21
erretegi bat (5); erretegi hori (4); erretegi horren (3); portuko erretegian (17); zikin erretegi (3)