Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erretaula ere, sinplea baina ederra da. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 55. orr.
Santiago Handiaren elizako erretaula eta bereziki Apostolu Beltzaren itxura fina ikusi ditut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.
Aldareko erretaula eta paretetako santuei begira ari nintzela, ahots bat iritsi zitzaidan atzetik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.
Bernard Dartiacave, biarnes artisau famatuak erretaula urreztatu zuen 1708an. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.
Urrez beteriko erretaula handiaren aitzinean, aldare ttipitto baten gibeletik mintzo da erretorea hogei bat emazte bilo xuriei. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.
Pintore bat heldu baitzen Ubarnerat, koadro baten egiteko enkarguarekin, elizako erretaula edertzeko asmoz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 117. orr.
Era berean, laidoztatu egin zuten Santa Maria elizako erretaulan ohoratzen zen irudia. Askoren artean «Rataplan» - 24. orr.
Ez genuen erretaularen pintura lehengoratu behar edo txapiteletako erliebeak garbitu edo halako ezer. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.
Bakar-bakarrik zegoela ikusirik, gerrian zeraman aiztoa hartu, eta haren punta sartu zuen erretaulako arrakalan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.
Ez Ama Birjinari ez sainduei ez erretauletako imajinei. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 499. orr.
Erretaula txiki baten irudi itzaltsuak nabarmendu zituen lehendabizi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.
Nabe nagusi eta bakarraren buruan aldarea zegoen -eskailera batzuen buruan- bere erretaula urreztatuarekin. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 157. orr.
Erretaula barroko edo sasibarrokoen irudiekin, entreteni daiteke bat eliza gehienetan, besterik ez bada; aszetismo horretan murgildurik, hori ere ez. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 32. orr.
Inon ez dut ikusi giza gogoaren atseginerako erretaula ederragorik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 13. orr.
Hor dago obra ospetsua bere harrizko elorri zorrotz, eskultura ohargarri eta erretaula begi-betegarri eta eliza nasaiarekin, Mariaren itxura maitatua ororen erdian. Herria 2002-07-18
aralarko erretaula (4); elizako erretaula (5); elizetako erretaulak (3); erretaula eta (5); eta erretaula (4); migeleko erretaula (5); san migeleko erretaula (5)