Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretasun iz erredura sortzen duen gauza.

Erretasun bat nabaritu zenuen urdailetik gorantz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 47. orr.

Erretasuna denetan barreiatzen zen, sudur eta larru zuloak oro tapatuz, aldi berean suhaken gutizia bihotzetan txertatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 80. orr.

Erretasun gero eta ezagunago bat hesteetatik gorantz, itobehar bat aurpegiraino, zeure burkideen zabarkeria ezin mesprezatuaren amorrua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.

Commendatorea bera ere erretasun suminez mintzatzen zen haren gainean, eta Giuliak, berriz, berak aitortua, senez gorrotatzen zuen, zergatik jakin gabe, errukirik gabe, azeriak txakurrak gorroto dituen moduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus