Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortzak estuturik, gizona madarikazioka eta biraoka erresumindu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.
Neskatxa hizketa molde oldarkorrez erresumindu zitzaion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.
Florence Leaming dela-eta erresumintzea ere! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.
Dena delakoa esaten dudala ere, gero eta gehiago erresumintzen baitzaitut, nonbait. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.
Erresuminduta dirudizu nirekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.
Jakin izan banu, ez nizun ezer esango, bota zidan Elsbethek erresuminduta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 103. orr.
Erresuminduta eta amorruz beteta zebilen orain, begitan hartuak zituen bai talde hura eta bai mundu osoa. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.
Erresumindurik, umore txarturik, zer suma ibili zen aldi batez, nire joan-etorriak bijilatuz edo paperen artean miatuz Auzo-etxeetako jende miseriatsu, zikin, beroak erresumindutako hura, haserretzeko prest egoten zen beti. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.
Keinu erresumindua egin zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.
Dagoeneko beste modu batera maite zuela sumatzen zuen Andresek; maitasun jeloskor eta erresumindu bat zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.
Maitale abandonatu edo senar ohi erresuminduak direla. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 280. orr.
Gu desbideratutako erresuminduok, gu erook, "gizarteratu". Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 197. orr.
Zigarroen keak ere begiak erresumintzen zizkidan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 34. orr.
Janaria nire ezpain erresuminduetara jaso nuenean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.
erresumindu egiten (6); erresumindu egiten zuen (3); erresumindu zitzaion (3); erresuminduta zegoen (3)