Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bikarbonatoa irentsi zuten biharamunean, urdaileko erresumina eragin zielako 124ko oparotasunak, eskuzabaltasun axolagabeak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.
Hatz handituetan ere sentitzen zituen erresumina eta eztenkadak, haragian milaka orratz sastaka ari balitzaizkio bezala. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 151. orr.
Goseak zaude, eta erresumina daukazu izterraren goiko aldean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 128. orr.
Goizero bezala, asun-ura eman dio amonak Agustini, landarearen erresumina ezin hobea omen da-eta eztarririk zakarrena ere leuntzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 231. orr.
Bere arrebaren begietako erresuminak gainezka egin zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 164. orr.
Miseria, damu, erresumin eta oinazearen kontra defendatzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 126. orr.
Bestetik, gibelmin, gibelmindu, gibel txarra egin bezalako esaerek, gizaeraren alderdi garratza: arrengura, erresumina, melankonia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 21. orr.
-Ada! -egin nuen protesta, esan berri zaion egia oker-iraintzat hartzen duen baten erresumina erakutsirik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 177. orr.
Ez zen haiengan bekaizkeria eta maltzurkeriarik, gorroto eta irainik, susmo txar eta erresuminik, baina bai bihotz batasun handia, etengabeko bakea, esker ona eta gorespen-hotsa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.
Ekintza-gizon hori boluntarista da, bihoztuna, erresuminak adoretzen du, harrotasunak ematen dio kemena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.
Mesfidantza hura, berriz, ez ote zen inbidiaren eta erresuminaren umea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 108. orr.
Eta neure erresumina irenstera behartua izatea! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.
Gizaki noblearen erresumina, norberagan agertzean, erabat agortzen da batbateko erreakzio zakarrean, eta horregatik ez du pozoitzen inor. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.
Halaxe itzali zen gu bion arteko sua, erresuminik gabe, eten tragikorik gabe, itzaliz doan argizari bat bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.
Erresuminik gabe, apaltasunez, eskatzen ziguna mesede zaila bailitzan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.
Bere onetik aterea, egun batez erresuminez esan zion: [...] Maitalearengandik erresuminez baina diskreziorik handienaz urrundu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.
Saminezko eta erresuminezko gurpil zoro bat izan zen hura dena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.
Idazleen artean behin baino gehiagotan sumatu izan dut halako gutxiespen moduko bat, bertsoa dela eta ez dela; ez nuke pentsatu nahi oihartzun eskasagoak eragindako erresumin hutsa denik. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 8. orr.
Mindurik, erresumin garratz batez. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 43. orr.
Erresumin sor bat piztu zitzaion barruan, zeraman bizimoduaren kontra. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.
Aitortu beharra dut, lotsa punttu batekin, halako erresumin bat dudala bihotzean nire buruaren kontra. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 82. orr.
Ohitik kanpoko erresumin burlaizetsua aurpegiratu zion Mathildek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.
Haizea ebatsi eta birikak berritzea eragozten dion erresumin zulatzailearen oinazeak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.
Pasadizo hark, ordea, bi lagun astunen harreman haren galerarekin batera, halako zapore erresumina utzi zigun. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 36. orr.
Aitona Angel erresumina zen, ttattar hutsa. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 101. orr.
"Ale, ohera", esango zigun, erresumin-aire bat ahotsean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.
Erresumin puntua nabaritu zion Anari ahotsean. «Kuskue tanden», 2004 - 197. orr.
Erresumin izpirik ez daukat ordea. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 20. orr.
erresumina eragin (3); erresumink gabe (4); eta erresumina (3)